ETB3ren inguruko 2022ko aurrekontu akordioa, bete gabe

ETB3ren inguruko 2022ko aurrekontu akordioa, bete gabe –

ETB3ren inguruko 2022ko aurrekontu akordioa, bete gabe

ETB3-REN INGURUKO 2022KO AURREKONTU AKORDIOA, BETE GABE

Espainiako Gobernuak 2022ko aurrekontuak aurrera atera zituen, besteak beste, EH Bilduri esker. Lortu zuten akordioan sartzen zen ETB3 Nafarroa guztira zabaltzea.

UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea, izan da erakunde bakarra argi eta garbi erran duena nahitaezkoa dela ETB3 Nafarroa guztian ikusi ahal izatea. Hain zuzen ere, ETB3ren zabalpen eremutik kanpo baitago “Nafarroako eremu euskalduna” den eremuaren zati handi bat.

Horretarako, Nafarroako Gobernuari bigarren multiplex autonomikoa onartu behar zion Espainiako Gobernuak, edo oraingo multiplex autonomikoaren bidez 5. kanala jartzeko baimena eman (horretan ETB3 zabaltzeko). Horiek ziren konponbide teknikoak.

Aurrekontuak onetsita, 2022. urtea hasi zen. Hilabeteak banan-banan igaro ziren, eta urtea amaitu zen. Gai honetan ere, PSOEk bere hitza jan zuen. Historia honetan harrigarriena ez da hori, baizik eta EH Bilduk akordio hori betetzeko inolako presiorik ez egitea. Akordio horren bidez argazkia egitea zen helburua?

Azalpenen zain, zapuztuak eta engainatuak sentitzen gara.

ETB3ren inguruko 2022ko aurrekontu akordioa, bete gabe

Administrazioan Euskaraz Taldea