“Establishment nabarrista”-ren euskarafobia
“Establishment nabarrista”-ren euskarafobia –
“Euskararen erabileran baitago etorkizunaren giltzarria”
Denontzat ezaguna da UPNko gobernuek euskararekiko izaniko jarrera, behin eta berriz euskararen kontrako legeak ematen, beharrezkoak diren diru-laguntzak murrizten eta epaitegiek gobernuaren kontra emandako epaiak aintzat hartu gabe, hots, bere legetasuna bete gabe.
Gainera, UPNk 1986an ezarritako Vascuencearen legeak indarrean mantentzen zuen zonifikazio linguistikoari eustearen alde egin dute behin eta berriz Nafarroako parlamentuan gehiengo absolutua duten alderdiek —UPN eta PSN—, baina 2010eko otsaileko 18an Euskararen Foru-Legearen aldaketa bakarra onartu zen, eta haren bidez, Iruñea hegoaldeko hainbat udal (Galar, Belaskoain eta Aranguren) Eremu Mistora pasa ziren.
Bestalde, Diario de Navarra egunkariak Sanzen eta Barcinaren gobernuetan indarrean zeuden hizkuntza-klixeak inposatu zituen, gaztelania eta ingelesa erabiltzeari eta sustatzeari lehentasuna ematen ziotenak, eta euskara bere ghetto geografiko eta ideologikoan bizitzera kondenatuta geratu zen, establishment navarristaren miopia intelektualaren, aldeanismo politikoaren eta euskarafobiaren ondorioz.
Aurrekari hori kontuan izanda eta Navarra Sumaren gaurko bakardade politikoa ikusirik, zonifikazio linguistikoaren aldaketa berria erdiesteko momentu aproposa izango litzatekeela ondorioztatzen da, Nafarroako eremu linguistikoen gaurko kartografia birdiseinatuz eta D ereduko ikastetxeen mapa erradiala hedatuz, zeren gauzak aldatzen ez badira, epe ertainera euskararen kartografia txikituko da, foru lurraldean barreiaturik dauden uhartetxo ideologiko edo sentimentaletan eta Nafarroako ipar-mendebaldeko eta ekialdeko ohiko zokoetan preso geratuz.
Nafarroako euskararen egoera zalantzagarria ikusirik, gogoeta sakonaren eta kritika eraikitzailearen beharra badugula ondorioztatzen da, zeren euskararen ahuleziak euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzeko eskatzen digu, hots, euskaldunok, erabiltzen dugun euskara gaurkotu, hobetu eta bere erabilera areagotu, eta erdaldunok, euskara ikasteari gogotsu ekin, zeren euskararen erabileran baitago etorkizunaren giltzarria.
Beraz, Nafarroako euskararen geldialdia edo fosilizazioa saihesteak ahalegin eskerga eskatuko digu euskaldunoi, eta, hori ekiditeko, euskararen aldeko aurrekontuak areagotzea premiazkoa da, euskara eguneroko bizitzaren arlo guztietan ikusgai izateko, Nafarroan bizi garenontzat euskara ondasun kulturala eta batzeko tresna bilaka dadin.
…
Germán Gorraiz
Analista
Ederki azaldua larritasuna, bain beldur naiz euskaldungoa oraindik lo dagoela. Gainera berri txarrarik ez dugu hartu nahi, nahiago dugu heritzarako bidetik segitu narkotizaturik.
German, segi salatzen, badago eta zerbaiten beharra. Eutsi beharko diogu ahal denean aitzina jotzeko