Eremu euskaldunean euskara baloratu beharra dago
Eremu euskaldunean euskara baloratu beharra dago –
Euskararen Foru Legeak ezartzen du eremu euskaldunerako lan deialdietan euskaraz jakitea merezimendu kualifikatua izanen dela, nahitaezkoa ez bada.
2018ko abuztuaren 8an halaxe gogorarazi dio Nafarroako Arartekoak Esteribarko Udalari, administrari-ofizial izateko hiru lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdia dela eta (2018ko ekainaren 7an Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Udalak arrazoitu zuen izangaiek bazekitela euskaraz, eta, beraz, ez zela beharrezkoa euskara baloratzea. Hala ere, Arartekoak uste du deialdian euskara baloratzea derrigorrezkoa duela.
Administrazio Publikoek kontuan hartu beharko dute, batez ere Nafarroako Gobernuak, euskara baloratu gabeko zerrendak erabiltzen baititu Nafarroa osoan.