Epaileak, Antsoainen euskara ere eskatzearen kontra

Epaileak, Antsoainen euskara ere eskatzearen kontra – 

EPAILEAK, ANTSOAINEN EUSKARA ERE ESKATZEAREN KONTRA

2024ko maiatzaren 9ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean informazio hau agertu zen: Epaileen erabakiz, Antsoaingo Udalak administrari ofizial lanpostuari profil elebiduna kendu dio; hots, euskarazko C1 maila kendu dio, eta administrari laguntzaile lanpostuari euskarazko B2 maila. Hau da, epaileak profil elebidunen kontra daude, baita jendaurreko lanpostuetan ere.

Enplegua egonkortzeko lan deialdi batean sartuta zeuden. Lan Publikoaren Eskaintzatik desagertu egin dira profil elebidun horiek.

Euskararen Legeak ahalmena ematen die udalei euskarazko profilak ezartzeko, eremu mistoan Administraziora euskaraz zuzentzeko eskubidea dagoelako (18/1986 Foru Legea, 17. artikulua). Epaileen erabaki honek guztiz hustu du edukiz Nafarroako Euskararen Legea, eremu mistoari dagokionez.

Ez da harritzekoa, euskara jazarri beharreko hizkuntza baita epaileentzat.

Antsoainen oldarraldi judizial honen aurrean erantzuna prestatu beharko dute. AET bidelagun izanen dute erantzunean eta hemendik aurrerako ekintzetan.

Epaileak, Antsoainen euskara ere eskatzearen kontra

Administrazioan Euskaraz Taldea

Zer duzu buruan “Epaileak, Antsoainen euskara ere eskatzearen kontra”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude