En español
En español –
Andoni Tolosa Goikoetxeak Urumeako Kronikan.
Hamar egunen buruan, bigarrenez eskatu didate espainolez hitz egiteko Hernaniko kasko-kaskoko taberna berean. Zurito bat gasarekin eta beltza urtekoa; horixe zen hizkuntza-eskakizun maila. Ez naizenez gauzak hirutan esan behar zaizkion horietakoa (bitan esanda aski), eta euskaraz eskatzeko ohitura txarrari eutsiko diodanez, utzi egingo diot joateari taberna horretara, 30 urte baino gehiagoz, gutxienez, astean behin, bezero izan nauen tabernara.
Baina, orain, kontsekuente izan beharra daukat, besteekin ere berdin jokatu beharko dut, eta nago, ikusitakoak ikusita, Hernanin, ene erabakiari eusten badiot, ez oso luzaro, txarterren erositako garagardo-latak edaten egon beharko dudala parkemuerton.
En español
Enpresarioek diote, komunikabideek diote, politikariek diote (ezkerreko, zein eskuineko, gure herrian) milaka etorkin eta turista behar ditugula. Ehundaka milaka. Ba ez da oso aditua izan behar jakiteko horrek euskararen normalizazio prozesuan eragiten duela. Okerrerako, etorkin kopurua hain da handia erdaldun neto hutsak baino ez dira sortzen eta oso kasu bakanetan euskaldun. Eta are gutxiago euskaltzale.
Osakidetzan euskara eskatzeko borrokatzen dugu, baina gero Andoni Tolosa eta beste gutxi batzuk baino ez dugu euskara exijitzen tabernetan.
Okerrena da euskararen aldeko protesta eta aldi berean etorkinak modu mugagabean etortzearen aldeko protesta egitea. Ez dira bateragarriak, inondik ere. Kontraesana da.
Egia da badela iduriz kontraesan bat. Baina gaur bizi garen gizartean euskaltzaleek jakin behar dute makro-mailan ekonomiaren beharrak eta indibiduoen ongi bizi nahiak ( kontsummitzaileena) indar gehiago dutela euskara mantendu nahi (“izpirituala”)k baino. Eta bietan momentuz etorkinen eta turisten gero ta gehiagoren beharra nabarmentzat jotzen dute. Gainera inork ez eiki ditu etorkinak utzi nahi mediterranean itotzera. Ez dugu fini horretaz hitz egitea.