EHUko doktoregaien ikerketetan, gaztelera nagusi

EHUko doktoregaien ikerketetan, gaztelera nagusi

Marijo Deogracias Horrillok, Desplazatua blogean egin du ikerketa, euskaraz: “EHUko doktoregaiek batez ere gaztelaniaz aurkeztuko dituzte euren ikerketak”.

.

EHUko doktoregaien ikerketetan, gaztelera nagusiEuskal Herriko Unibertsitateak lehenengoz egingo ditu, uztailean, doktoretza-jardunaldiak. Bigarren mailako doktoregaiei zuzenduta daude, euren ikerketak ezagutzera emateko asmoz. Guztira 267 doktoregaien ikerlanak aukeratu ditu batzorde zientifikoak, uztailaren 11n eta 12an Bizkaia aretoan erakusteko. Guzti-guztiek poster bana prestatu beharko dute eta 64 ikerlarik, gainera, 5 minutuko ahozko aurkezpenak egiteko aukera izango dute. Zazpi jakintza-arlotan bildu dituzte ikerketa-lanak: (A) Zientzia esperimentalak (%8,4); (B) Ingurumena (%5); (C) Osasun zientziak (%17,7); (D) Ingeniaritza eta arkitektura (%20,4); (E) Gizarte, Politika eta Komunikazio Zientziak (%18,9); (F) Zientzia Juridikoak (%10); (G) Giza Zientziak (%19,3).

.

Gaztelania nagusi

Euskaraz, gaztelaniaz nahiz ingelesez egingo dira aurkezpenak, baina ez pentsa hizkuntzen arteko orekarik dagoenik; izan ere, oraingoan ere, gaztelaniaz gailentzen baita: lanen %55,8 aurkeztuko dira gaztelaniaz. Euskaraz, %13,3 bakarrik.

.

.EHUko doktoregaien ikerketetan, gaztelera nagusiAhozko aurkezpenetan, ingelesa nagusi

Ahozko 67 aurkezpen egingo dituzte doktoregaiek bi egunetan zehar. Horretarako gehienek ingelesa aukeratu dute (batzorde zientifikoak egin du aukera); zehazki, %47,7k egingo du ingelesez, %37,3k gaztelaniaz eta $14,9k egingo du euskaraz.

Jakintza arloei dagokienez, zientzia esperimentaletan eta juridikoetan ez da euskaraz ahozko aurkezpenik egongo, eta ingurumenean eta osasun zientzietan ez da gaztelaniazkorik egingo ahoz. Euskaraz, ahozko aurkezpen gehien osasun zientzietan eta gizarte, politika eta komunikazio zientzietan izango dira, hiruna saio.

.

Antzuolako kazetariak Venngage tresnarekin egin ditu infografiak
EHUko doktoregaien ikerketetan

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “EHUko doktoregaien ikerketetan, gaztelera nagusi”-ri buruz

  • Gazteengan oraindik ere (?) dagoen inperialismoaren erakusle. Galdu dugu dagoeneko.