Donibanen eta Mendillorrin, euskarazko haur eskolen aldeko kanpaina hasi da
Donibanen eta Mendillorrin, euskarazko haur eskolen aldeko kanpaina –
DONIBANEN ETA MENDILLORRIN, EUSKARAZKO HAUR ESKOLEN ALDEKO KANPAINA HASI DA
Iruñeko Euskalgintzak euskarazko haur eskolen aldeko lehenengo ekintzak antolatu ditu gaur: Donibanen eta Mendillorrin. Jakina, bertako talde euskaltzaleen laguntzaz.
Donibanen auzokide multzo bat bildu da prestatutako prentsaurrekoaren inguruan. Gogoratu dute euskarazko eskaintza izan den auzoetan gurasoen %35’88k hautatu duela euskara (eskainitako plazen %39’40 ziren euskaraz). Beraz, gainontzeko auzoetan izandako %0ren eskariak arrazoi argi bat du: Euskarazko eskaintza falta. Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari luzatu diete deia, euskarazko eskaintza izan dadin Iruñeko auzo guztietan, ume guztiek baitute eskubidea euskara ikasteko. Eta beste deialdi bat egin dute: Azaroaren 26an Udaletxearen aurrean eskari bera eginen dute. Jendearen sostengua espero dute.
Mendillorrin auzokide talde bat bildu da Mendillorriko haur eskolaren aurrean. Haur txikiak eta aulkitxoak ere presente izan dira. Euskarazko haur eskolak eskatu dituzte Mendillorrirako, Erripagainarako eta Lezkairurako. Ondoren, Erripagainako auzokideen manifestaziora joan dira, dotazio eske borrokan baitira une honetan. Jakina bertako euskaltzaleek haur eskola euskaraz nahi dute.
IRUÑEKO EUSKALGINTZA
Iruñeko Euskalgintza: AEK, IKA, Sortzen, AET, ELA, LAB eta STEILAS.
Donibanen eta Mendillorrin, euskarazko haur eskolen aldeko kanpaina hasi da