“Donejakue Bidea” ele bitan jartzeko agindu dute
“Donejakue Bidea” ele bitan jartzeko agindu dute –
”DONEJAKUE BIDEA” ELE BITAN JARTZEKO AGINDU DUTE
2022an, Iruñeko Udalak Donejakue Bideko parkea inauguratu zuen, eta parkearen errotulu nagusia gaztelania hutsean jarri, Euskararen Ordenantza urratuz. Nafarroako Administrazio Auzitegian errekurtsoa jarri genuen, eta hark agindu du errotulua ele bitan jartzeko, 2023ko otsailaren 8ko 344. Ebazpenaren bidez.
Ez hori bakarrik. 103/2017 Foru Dekretuak adierazten duen bezala, honela jarri behar duela agindu du: Bi zutabetan idazten bada, ezkerrean euskarazkoa eta eskuinean gaztelaniazkoa, eta goitik behera idazten bada, goialdean euskarazko testua eta behealdean gaztelaniazkoa.
“Plaza de la Constitución” kartela ele bitan jartzeko betebeharrik eza ebatzi zuen epaileari zuzenean aurka egin dio Nafarroako Administrazio Auzitegiak, argudio sorta batekin: Alkateak ez du eskumenik Euskararen Ordenantza saihesteko; “Plaza de la Constitución” edo “Camino de Santiago” ez dira Nafarroako Gobernuak onartutako toponimoak; ez dira izen bereziak, Erregistro batek babestuak; ez dira izen itzuliezinak (“Donejakue Bidea” normaltasunez erabiltzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean); afera hau Nafarroako Administrazio Auzitegiko Osoko Bilkuran erabaki zen (kide guztiak bilduta) eta Nafarroako Administrazio Auzitegiaren jurisprudentzia horrela finkatuta geratu zen (ele bitan jartzearen alde).
Uste dugu euskarafobia hutsa dela Iruñeko Udalak euskara EZ agertzeko duen tema.
“Donejakue Bidea” ele bitan jartzeko agindu dute
Zorionak!
Benjodeizuela!
Eutsi, ez etsi!!
Biba zuek!! Zinez, Euskarafobia sektarioenaren adibideak