Blai Abelló, bidelaria: “Euskaldun harreman serioa, eta aldi berean, atsegina eta positiboa izateko aukera ematen du Mintzanetek. Oso erosoa da”

Blai Abelló, bidelaria –

Blai Abelló, bidelaria: “Euskaldun harreman serioa, eta aldi berean, atsegina eta positiboa izateko aukera ematen du Mintzanetek. Oso erosoa da”

Jaiotzez Bartzelonakoa da Blai Abelló Boix, baina senideak Arrasaten eta Lizarran ditu. Hain zuzen ere, haiei esker ezagutu zuen euskara, aspaldi, eta hizkuntza ikastea erabaki zuen: “Euskara da euskaldunek komunikatzeko erabiltzen duten hizkuntza, eta nik ulertu eta erabili nahi nuen”. Gaztetan, zesta-puntan aritutakoa da Blai, Durangon eta Gernikan, orain, aldiz, abokatu laboralista da, eta Euskal Herritik urrun bada ere, euskara mantentzeko gogoz dago.

“Euskal Telebistan edota egunkariren batean” Mintzaneten berri izan zuela aitortu digu, eta bizitokitik bertatik euskara praktikatzeko aukera izango zuela jakitun, izena ematea erabaki zuen.

Irakurri Blai Abellók partekatu digun esperientzia mintzanet.eus atarian…

mintzanet

Blai Abelló, bidelaria: “Euskaldun harreman serioa, eta aldi berean, atsegina eta positiboa izateko aukera ematen du Mintzanetek. Oso erosoa da”