Bidali aktak euskara hutsean: legeak onartua dago

Amezketako eta Gaintzako udalen aldeko epaia, aktak euskara hutsean bidaltzeagatik”; horrela eman zuen jakitera atzo UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, epaitegiek hartutako erabakia.

Bidali aktak euskara hutsean: legeak onartua dago

Berez, epaileek ez dute egin udalen alde agiriak euskaraz helarazten dituztelako, ez. Aktak euskara hutsez bidaltzeagatik bi udalok jaso duten bakarra Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkariaren salaketa izan da. Euskararen atzetik gaztelera erabili ez dutelako, edo zehatzago, gaztelera bazter uztera ausartu direlako; gizontxoak balekotzat emango bailituzke gaztelera hutsezko aktak; toma klaro!

Urquijok Gaintza eta Amezketa salatu zituen, eta epaiak bi udalerrien alde egin du: euskara hutsean aritzeko eskubidea dute”, EAEko Euskararen Legeak horretarako eskumena ematen dielako.

Gainera, epaiketaren kostuak ordaintzera zigortu dute Urqujo gizarajoa. Epaia errekurritzeko aukera du.

 

Bidali aktak euskara hutsean: legeak onartua dagoHaizeak nondik jo

Atzo ezagutarazitako epaia pozgarria bada ere, ez dira Gaintza eta Amezketa Urquijok salatu dituen bakarrak; EUMAko kide diren udal gehienak jomugan jarri ditu, agiriak ofizialak diren bi hizkuntzatan bidaltzera derrigortu nahi dituelako. Eta aldeko azken epai honek ataka berean dauden gainerakoei bidea zabal diezaiekeen arren, komeni da gogoratzea iaz, Lekeitioren kasuan, kontrakoa izan zela erabakia.

“Gai honetan aritzen diren abokatuen arabera -dio atzo UEMAk berak ezagutzera eman zuen idatziak-, Euskararen Legeak duen anbiguotasunari heltzen diote epaileek, irakurketa zurrunagoa edo malguagoa egiteko”.

Miren Segurola UEMAko koordinatzailearen hitzetan, “ezin dugu auzitegi batean haizeak nondik jotzen duen edo epaile batek zer-nolako eguna izan duen zalantzan ibili, kezkaz. Lege-babesa behar dugu”.

Etengabeko oztopoei aurre egin ahal izateko, “ezinbestekoa da EAEko Udal Legea izango denak euskara hutsean bizi ahal izateko eskubidea behin betiko bermatzea”.

Bidali aktak euskara hutsean: legeak onartua dago