Bi gu

Bi gu –

Marta Irigoien, Ipar Euskal Herriko Hitzan.


Bi gu

Amikuzen handitu naiz, Donapaleu ondoko herri ttipi batean. Inguruko gazteek kuriositate begi batekin begiratzen gintuzten Ikastolakoak. Nik dakita etxean zer entzunen zuten, baina hor ginen: autobusean, kirol elkarteetan, dantzan, komitean… eta lagunak ginen, josteta, denak elkarrekin; baina bereiz sentiarazten (ala sentitzen) ginen.

Behin, autobusean, 9 urte genituela, kalakan hasi ginen herriko batzuen artean. Bat-batean, ikastola besteak bezalako eskola bat zela erran nielarik, batek tonu aski ofentsiboan ihardetsi zidan: «Baina, dena den, zuek ez duzue hitzik farine (irina) errateko!». Harrapaturik, zur eta lur egon nintzen, burumuina galdera ezin tratatuz aritu zitzaidan.

Beste halako batean, igerilekuan gertatu ginen tokiko gazteen artean. Batek, irriño batekin, galdegin zidan: «Eta zer, frantsesa, beraz, euskaraz ikasten duzue zuek?». Berriz ere, galdera ez nuen ulertzen, irri jenatu batekin erantzun nion.

Berantago, batxilergoa pasako genuelarik, lagun batek erran zigun: «Baina, dena den, zuek ez duzue ber batxilergo azterketa pasatzen!».

Herexak utz litzake.

Duela egun batzuk, amikuztar heldu batek, Seaskan irakasle nintzela erran niolarik, erantzun zidan: «Zer, zuek zientzietan hitz guziak euskaraz badituzue?».

Elkarrekin handitzen bai, baina ber munduan ote gara?

Lagunak bai, baina ber norabidea hartzen ote dugu?

Bada zuek bat, eta dirudienez bada gu bat.

Haiendako zuek gara.

Ez dira gu, beraz!

Bi gu

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude