Batzuek uste zuten ezin eskriba zaiteien

Batzuek uste zuten ezin eskriba zaiteien –

Bere lehenbiziko liburua idatzi du Euskal Herriko Ikastolen elkarteko lehendakariak, nola eta espainolez. Sentitzen dut, uste dut erokeria dela eta esan behar dela. Eta hori justifikatzeko eman duen azalpenaz, zer esan:

Nire lehen proiektua da, eta hemendik kanporako proiekzioa eman nahi nion. Agian gero euskaraz aterako dut”.

Bueno, ba bat egin du Hego Euskal Herriko politikari abertzaleen joerarekin: liburuak espainolez idaztea.

Halakoetan, iduri du lider abertzale askok ez dutela egiaz sinesten euskararen normalizazioan, itxurakeria hutsa dela. Normaliza dezatela gure ondorengoek; guk, ez.

Euskara, jalgi hadi mundura”? Ez. Mundura, erdaraz. Eta gero, agian, euskaraz.

Batzuek uste zuten ezin eskriba zaiteien

Batzuek uste zuten ezin eskriba zaiteien

20 pentsamendu “Batzuek uste zuten ezin eskriba zaiteien”-ri buruz

  • Lotsik ba al dauka?
    Proiektu euskaldun baten alde egiten dutela diote!
    Barkatu, hurrengoan Ingelesez edo Gaztelienaz idatziko dut jende gehiagorengan iristeko asmoz.

  • Horren antzera, aste honetan, ikastola bateko DBHn ari den irakasle batek bere lehen eleberria argitaratu du, gaztelaniaz hori ere. Nahi duguna egiteko askeak izango gara, baina zer nahi duzue esatea…

  • Koherentziagatik dimititu beharko luke. Ikastolen proiektuan sinesten dugunontzako, herri lotsa. Hobe luke maletak hartu eta bere Yugoslavia “ezulertu” hortara joango balitz, berak bai ez duelako hemengo ezer ulertzen eta!

  • Bittor Hidalgo 2022-12-21 10:02

    Nik ere haluzinatu nuen. Bere garaian Arnaldo Otegiren liburuarekin bezala… Aho bizi? Aho hil?

  • “Asko baloratu” omen zuen liburua gaztelera hutsez argitaratu aurretik.
    Oso mezu “egokia” ikastoletan euskaraz ikasten ari diren milaka eta milaka haur eta gaztetxoentzat.
    Sinestezina da.
    Galdera bat, hala ere. Tellitu ezker abertzaleko kide aitortua izan ez balitz, jaso duen erantzuna izaten ari dena bezain epela izango zen?
    “Prietas las filas”…

  • Idazlan batek “proiekzio handia” lor dezan, zein hizkuntzatan egina den baino askoz garrantzitsuagoak dira kalitatea eta mamia.
    Euskaraz jarduteko erabakia hartu izan duten egileei esker dago euskara bizirik.
    Esan gabe doa, ikastolak euskaraz bizitzeko eta sortzeko eratu zirela.

  • Argi dago pensamenduac cein hizcunçatan eraiquiten eta egosten dituen.
    Anceco casuac eçagunac ditugu “eusko itxuranten” herri huntan.
    Adeitsuqui

  • Federico Krutwigec aspaldi, duela 40 bat urthe, erraiten cerautan:

    Josu, ez çaitez behin ere fida, eduqui ieceçu begui çolhi, contuz ibil zaitez direlaco “euskal edo eusko abertzale”equin!
    Amiñi bat hatz eguinez guero, bai, aphurtto bat arrascatuz guero, izpañoltto bat aguertuco baitzaiçu casu guehienetan.

    Ehuncadaca aldiz comprobatu ahal ukan dut, harez gueroztic, arguiqui hau hola dela.

    Adeitsuqui

  • Aingeru Mikeo 2022-12-21 13:41

    Koldo Tellituk jada dimisioa aurkeztu beharko luke, funtsik gabe espainolez argiraratzea erabakitzen duena ezin da izan euskagintzako erakunde baten presidente. Hori ez da eredugarria!!!!

  • “Eta gero agian euskaraz” dio….
    Ez lasai, ez da beharrezkoa, gogoak kendu zaizkit zure liburua irakurtzeko.
    Gainera “asko baloratu duela” dio, abenduak 28an gaude?
    Horrelako liderrekin ez dugu etsaien beharrik.
    Kontuz, agian bururatzen zaio ikastoletan PAI (ingelesa-gaztelera) metodoa ezartzea, proiekzioagatik diot…

  • juan inazio hartsuaga 2022-12-21 19:44

    Dimititzeko lotsa apur bat behar da eta ez dirudi horretaz ongi hornituta dagoenik. Ikastolek hartu behar lukete dagoen tokitik kentzeko erabakia, hau edo bestea egiten duen zain egon gabe. Hor ikusiko da ikastolek herri mugimendu bat izaten dirauten ala gure inguruko enegarren burokrazia bilakatu diren.

  • Zur eta lur nago, oraindik ere ulertu ezinik. Baina gizon hau ez al da jabetzen ze postuan diharduen bere lanean? Ez al da jabetzen ematen duen erantzun horrekin euskararen defentsa dena popatik botatzen duela? Ai Ama, etorkizuna noren eskuetan dagoen ikusteak beldurra ematen du. Seguruenik horregatik horren ezezkor nauzue….

  • Benat Castorene 2022-12-21 21:52

    Egia erraiteko, ezdakit funtsa zer den kasu zehatz honetan baina zuen erreakzioek errealitate bati pentsarazten didate:
    Lan, borroka, erantzukizun, misio edo erligio baten zentzu jatorrizkoa eta sakona gal daiteke daiteke. Egunero ikusten da. Mao tze toungek desbideratzen zen aurkari bat garbitu baino lehen horrelako zerbait erran ohi zuen: “gogor da iraultzalari izaitea bizitza guzian”
    Fenomeno naturala da, beharbada badu zer ikusia zientzialariek deitzen duten “antropia-mailaren garapenarekin” edo beharbada kristauek deitzen duten “sekularisazioarekin”.
    Barkatu irri egin araziko ez zaituzten ene burutazioengatik.

  • Norabidetik desbideratzeko, aurretik norabide zuzenetik ibilia behar zuen. Ez dakit kasu honetan hori ematen ote den.

  • Ikastolen elkarteko lehendakariaren mezua: bizitza honetan ganorazko zerbait egin nahi baduzue, egin gazteleraz, euskeraz egiteak ez du ezertarako balio eta!

  • Argi dago Ikastolen Elkartean piromano bat duela lehendakari. Hain degradatuta utziko du kargua non gero nekez ausartuko baita inor bere burua lokatz horretan sartzera.

  • Birritan irakurri behar izan nuen, lehenengoan txarto ulertuko nuelakoan nengoen eta. Lotsagarria erabat.
    “Proiekzioa”: Miñan, Ibrahima Baldek eta Amets Artzallusek, euskaraz idatzita, noraino heldu da? Behar eta merezi zuen lekuraino. Aita Santuak dixit.

  • Fermintxo Zabaltza 2022-12-29 11:39

    “Irati” filma, euskaraz egina: 5 izendapen Goya sarietarako.

    Ba, ikusten denez, lortu daiteke lan bat euskaraz egitea eta “kanporako proiekzioa” izatea.

    “Orain dute forogatu enganatu zirela.
    Euskara, habil mundu guzira!”

  • Beñat Castorene 2022-12-29 12:25

    Izena ez dut gogoratzen baina ez ez ba naiz oker, iragan mende erditsuan, New-Yorkeko idazle batek Yidishez idatzitako liburu batek arrakasta handia ukan zuen eta hainbat hizkuntzatan itzulia izan zen. Ez eiki da etsenplu bakarra.
    Denontzat ederrena litzateke obra ederrak euskaraz idazteko gai izaitea.