#bageralakonor defendatu zure eskubideak

#bageralakonor defendatu zure eskubideak >

#bageralakonor defendatu zure eskubideak

Bagera Elkarteak, #bageralakonor Donostian bizi euskaraz, kanpaina abian jarri du

Urteak daramatzagu gure hizkuntza normalizatze bidean lanean, eta bide horretan urrats garrantzitsuak eman ditugu. Hala ere, esparru askotan ez dugu lortu normalizazioa deitzen dugun egoera hori.

Gure arteko harremanak, beti ez dira izaten nahiko genituzkeenak ezin baititugu euskaraz gauzatu. Autobuseko txoferrari Egun On esaten diogunean beti ez dugu nahi dugun erantzuna jasotzen; kafea hartzera joaten garenean ere gauzak ez dira nahi bezala izaten; lanean ari garenean, aisialdian, erosketak egiten ditugunean, administrazioarekin harremanetan jartzen garenean, hirian zehar paisaiari erreparatzen diogunean eta abar antzeko zerbait gertatzen zaigu, maiz.

Egunerokoan zaila egiten zaigu euskaraz bizitzea. Eta asko gara euskaraz bizi nahi dugunak. Hala ere, urteetako borrokei esker lortu dira egun euskara bermatzeko hainbat arau eta lege. Horregatik, euskaldunon eskubideak berma daitezen, komeni zaigu jakitea zein diren alde ditugun lege eta arau horiek.

Nahiz eta Udalaren ardura den urraketen zuzentzea eta arauak betearaztea, hutsuneak nabariak dira. Horregatik da herritarron ardura ere urraketa horien berri eman eta salaketak egitea.

Bagera Elkartetik herritarrak aktibatu nahi ditugu arauak zeintzuk diren jakinarazi eta administrazioaren hutsune horien berri ematea.

Nola?

–  Kexak jarriz:

  • Udaleko bulegoetan kexa orria erregistratuz.
  • Mugikorrean Akuilari aplikazioaren bidez.
  • Bagera Elkartean: emaguzu urraketaren berri eta guk bideratuko dugu kexa. Bagera Elkartean (Hernani kalea 15, behea), 943005074 telefono zenbakira deituz edo bagera@bagera.eus helbidera idatziz.

–  Publiko egin: sare sozialak, Kontseilua edo prentsa erabiliz.

#bageralakonor defendatu zure eskubideak