Azaroko aipagarrienak (2024)

Azaroko aipagarrienak –

2024ko azaroan zehar herritarrek Behatokira bidalitako hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat, lorpenak eta zoriontzeak jaso ditugu ondorengo zerrendan. Zuk ere intzidentzia bat bidali nahi badiguzu, erabili Euskararen Telefonoa.

Azaroko aipagarrienak
Arg: kaboompics

URRAKETAK

» Lanbideren izenean egindako dei batean, euskaraz ez dakiela eta, gaztelaniaz erantzun behar duela esan dio herritarrari.

» Abadiñoko Euskaltel saltokiko karteldegia gaztelaniaz dago.

» MediaMarktetik bezero bati egindako deian gaztelania hizkuntza ofiziala dela eta Espainian gaudela erantzun diote.

» Barakaldoko kontsumo bonoa iragartzeko webgunearen euskarazko bertsioa erabat traketsa da.

» Espainiako Kultura Ministeriotik gaztelania hutsean heldu zaio gutuna herritar bati nahitaezko inkesta batean parte hartu behar duela esanez.

» EUDELetik greba batetako zerbitzu minimoen inguruko agindua gaztelaniazko bertsioan bidali dute.

» Ertzaintzak Sestaoko D ereduko ikastetxe batean gaztelaniaz egin du bullying-ari buruzko hitzaldia.

» Bergarako epaitegitik jakinarazpena gaztelaniaz helarazi eta herritarrak euskaraz nahi duela eskatu arren, berriro gaztelaniaz helarazi diote itzultzeko denborarik ez dagoela esanez.

» Espainiako Gobernuaren katastroko web-orrian euskara ez da agertzen hizkuntza aukeren artean.

» Gipuzkoako Aldundiko ZergaBidea webgunean kontsulta euskaraz egin ostean azalpen guztiak gaztelaniaz eman dizkiote herritar bati.

» Iruñeko Udalak jakinarazpenak gaztelania hutsean bidali dizkie hainbat herritarri.

» Nafarroako Gobernuak arlo juridikoko 72 teknikari lanpostu betetzeko egindako deialdian euskararen ezagutza ez da nahitaezkoa izan, ez eta merezimendu ere.

»  Los 40 Euskadi irratiaren sare sozialetatik txio eta kartel guztiak gaztelania hutsean zabaltzen dituzte, baita Laboral Kutxaren babespeko asteroko euskal talde eta abeslarienak ere.

» Leitzako osasun etxeko larrialdietan herritar bat artatu duten 2 medikuek ez zekiten euskaraz.

» Zizur Nagusiko osasun etxeko telefono sistematik euskaraz artatua izateko aukera kendu dute.

» Osakidetzak azpikontratatutako Asunción Klinikako oftalmologoa ez zela euskalduna eta ez zitzaizkiola hizkuntza eskubideak errespetatu salatu du herritar batek.

» Zarauzko osasun etxeko traumatologia arloko medikuak gaztelaniaz egiteko eskatu dio herritar bati euskara ulertzen ez zuelako.

» Basurtuko ospitalean pediatrak ez zuela euskara ulertzen salatu du herritar batek.

» Zarauzko azterketa psikoteknikoak egiteko bulegoan herritar bati euskarazko arreta ukatu diote.

» Tolosako Aukera Janak izeneko etxez etxeko janari-banaketa egiten duen enpresak eta La Toskana jatetxeak eskaintza gaztelania hutsean zabaltzen dutela esanez kexak izan dira.

» Baionako Baignade aparkalekuko ohar guztiak frantses hutsean daude eta ordaintzeko makinan ere ezin genezake euskara erabili.

» Iruñerriko Mankomunitateak komunikazio eta sentsibilizaziorako arduradun lanpostua euskarazko hizkuntza eskakizunik gabe argitaratu du.

» Desgaitasunaren balorazioa egiteko Gipuzkoako Aldunditik bidali duten Ikigaia zentroko medikuak eta langile sozialak ez zekitela euskaraz adierazi du herritar batek.

 

ZORIONTZEAK

» Sibari Republic kosmetika enpresari, promozio guztietan euskara txertatzen duelako (esku-orriak, sare-sozialak, webgunea…)

» Bilboko Emeki Kafeaki, euskaraz errespetuz artatzeagatik eta egiten duten ahaleginagatik.

 

LORPENAK

» Portugaleteko Udalaren aparkalekuak gestionatzen dituen enpresak aldaketak egin ditu ordainketa makinetan euskara erabiltzeko aukera bermatuz.

» Arabako Aldundiak gazteei zuzendutako Lurrikara programako sare sozialetako argitalpenetan neurriak hartu ditu euskarazko informazioa zabaldu eta euskarari lehentasuna emateko.

» Deustuko Unibertsitateko DIRS (Deusto International Reserch School) unitateko webguneko informazioa euskaraz ezarri eta emailak euskaraz ere bidaltzeko neurriak hartuko dira.

Azaroko aipagarrienak

Hizkuntz Eskubideen Behatokia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude