Azaroaren 6a: NUPen euskara bultzatzeko garaia

Azaroaren 6a: NUPen euskara bultzatzeko garaia – 

Azaroaren 6a: NUPen euskara bultzatzeko garaia

Azaroaren 6a: NUPen euskara bultzatzeko garaia

2021eko azaroaren 6an, larunbata, euskaltzaleok hitzordua dugu Iruñeko Baratxurien Plazan (Errekoleten Plazan), eguerdiko 12etan.

NUPeko Euskara Taldeak egin du deialdia, Nafarroako Unibertsitate Publikoan euskarazko ikasketak bultzatzeko. Horretarako euskarazko ikasketak garatzeko organo bat sortzeko proposatu du, NUPen egituraren barruan, botere betearazleekin.

Osorik euskaraz Magisteritza besterik ezin da egin (NUP eratu aurretik sortu zen aukera hori, unibertsitate esparruan Nafarroa Zaragozako barrutian zegoenean). Euskarazko ikasgaiak zertxobait zabaldu dira NUP sortuta, baina nolabait irakasleen borondatearen menpe, ez planifikazioaren bidez. Gogoratu behar dugu Nafarroako Unibertsitate Publikoan plantillako lanpostuen % 5’86ek soilik duela profil elebiduna. Nola liteke pentsatzea euskarazko ikasketak garatuko direla horrela? Euskarazko ikasketak garatu nahi dituzte irakasle euskaldunak kontratatu gabe? Euskaldunoi adar jotze etengabea egitea erabaki dute? Borondatea hutsaren hurrengoa da.

Nafarroako ikasle euskaldunek unibertsitatean euskarazko ikasketak behar dituzte. D ereduak Unibertsitatera iritsi behar du. Nafarroako euskaldunok unibertsitatean euskarazko ikasketak behar ditugu, euskaraz ongi prestatutako profesionalak gure inguruan behar ditugulako. Euskaltzale den inork ezin du huts egin hitzordu honetan. Ez da ikasle batzuen kontua. Nafarroako gizarteak behar ditu euskarazko ikasketak unibertsitatean garatuak. Gure etorkizuna dago jokoan, pairatzen dugun erabateko asimilazioaren aurrean.

Administrazioan Euskaraz Taldeak bat egiten du azaroaren 6ko deialdiarekin.

Azaroaren 6a: NUPen euskara bultzatzeko garaia

Administrazioan Euskaraz Taldea