Atarrabiako Udaleko Plantilla Organikoa, euskarari dagokionez, eremu mistoko abangoardian dago
Atarrabiako Udaleko Plantilla Organikoa, euskarari dagokionez, eremu mistoko abangoardian dago –
2019-06-26: EUSKARARI DAGOKIONEZ, EREMU MISTOKO ABANGOARDIAN DAGO
Egun horretan Atarrabiako Udaleko Plantilla Organikoa argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Haur Eskola kontuan izan gabe, 89 lanpostu dira eta horietatik 29k dute euskarazko hizkuntz profila (% 32’58). Haur Eskola kontuan hartuta, 111 lanpostu dira eta 42k dute euskarazko hizkuntz profila (% 37’84).
Gainontzeko lanpostuetarako ezarrita dago euskaraz jakitea meritu moduan puntuatuko dela.
Euskararen Ordenantzaren arabera, % 10 E mailako lanpostuetan eta % 15 D mailako lanpostuetan.
C, B eta A mailetako lanpostuetarako Euskararen Ordenantzak ez du ezer ezartzen, baina normalean euskara duin puntuatzen du Atarrabiako Udalak.
Beraz, Atarrabiako Udaleko Euskararen Ordenantzak hutsune garrantzitsua eduki arren, oro har, udala euskalduntzeari dagokionez, eremu mistoko abangoardian dago. Datu horiek, adibidez, erridikuluan uzten dute Iruñeko Udala. Kritikak kritika, bakoitzari berea.
euskarari dagokionez, eremu mistoko abangoardian dago