Artaburu berbakera

Artaburu berbakera –

Artaburu berbakeraMaria Mendez Santosek berbaldi gogoangarria eman zuen Deustuko unibertsitatean, 100 bat ikasleren aurrean. Kaletik horrela berbetan ibiliko zara? izenburua izan zuen berbaldiak. Apunte asko hartu nituen eta amaitu orduko Elkarrera joan nintzen eta liburua erosi.

Diskriminazio linguistikoari buruz egiten du berba liburuak, izan berbakera, izan hizkera, izan azentua edo izan hizkuntza. Mila adibide gertuko eta ez hain gertuko erabiltzen ditu eta oso arinak eta atseginak dira esplikazioak. Eta oso sendoak aipuak eta ondorioak.

Azken finean, diskriminazio linguistikoaren atzean, klasismoa baitago. Honela definitzen du wikipediak kontzeptua: Klase diskriminazioa edo klasismoa, klase sozialaren araberako aurreiritzi edo diskriminazioa da. Normalean ekonomikoki ahaltsuagoak diren gizarte klaseek txiroagoak diren klaseetako baztertzeko erabiltzen da klasismoa. Gizarte estratifikazioan behekoak gora igotzeko oztopo multzoa da klasismoa.

Eta honi guztiari buelta emateko, enpatia, ezagutza eta jendea ondo tratatzea dago, baita auto-gorrotoari buelta ematea ere (eta boteretze linguistikoa lortzea). Liburua arina bada ere, oinarri sendoak ditu (bibliografia sendoa ere bai) eta gehiago sakontzeko aukera ematen du. Eta glosategia ere badakar, besteak beste, glotofobia, hablismoa, estigmatizazioa, boteretze linguistikoa, azentua, auto-gorrotoa, kontzientzia linguistikoa, prestigioa edo aurreiritziak.

Menpeko perpausa izateari uzteko dibulgazio liburu aparta dugu honako hau, No me gusta cómo hablas hau.

Artaburu berbakera

2 pentsamendu “Artaburu berbakera”-ri buruz

  • Ostia hi! Fu esulakdunak Edo gara. Galdetu al diozu tipa horri zer iritzi duen euskaraz, katalanez eso espainola ez beste hizkuntzez. Zer tipa hori espainolaz ari da, eta espainola ez dena bost

  • Funtsezko arazoei aurre ez egiteko enegarren aitzakia, hainbeste talentu intelektual babokerietan galduta. Eta jendea bere akatsetan gotortzeko estakuru berri bat.

    Hizkuntza fintzea klasismoa bada… gora klasizismoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude