Antsoaingo Udalaren erantzunaren zain
Antsoaingo Udalaren erantzunaren zain –
Irailaren 15ean instantzia bat sartu nuen udalean:
“Alaba ezin izan dugu Antsoaingo musika eskolan matrikulatu euskarazko talderik ez delako eskaintzen. Beraz, ondoko herriko musika eskolan eman dugu izena. Alaba, ondoko herrian ez dagoenez erroldatuta, erroldatutakoen bikoitza ordaindu behar izan dugu.
Antsoaingo Udalari eskatzen diogu, erroldatu eta erroldatu gabeen arteko diferentzia ekonomikoa ordaintzea.”
Hiru hilabete baino gehiago pasa dira erantzunik jaso gabe; azken hilabete t`erdia gainera, egunero instantzia bat eginez erantzun bat eskatuz.
Gaur, udaletxeko sarreran eta harreran, “erantzun bat!” pegatinak jarri ditut.
Alkateak pegatinak ikusi dituenean, oldartu zait: Nota ematera joan naizen galdetuz; arazo bat daukadala esanez jendeak ezagutzen nauelako;…..
Erantzun bat eskatzen dudala erran diot. Ez dit erantzunik eman.
Antsoaingo Udal musika eskolak, musika euskaraz eskaintzea lortu arte lanean jarraituko dut. Bitartean kanpora joan behar badugu, gain kostea Udalak bere gain hartzea aldarrikatzen jarraituko dut ere.
EUTSI, EZ ETSI!
Alkateak gaur, aurreko astean gertatutakoarengatik barkamena eskatu eta epe motzean erantzun bat jasoko dudala ziurtatu dit.
Eskertzen da.
Bai ba… Aupa hi ta aupa alkatea, pausu txiki hauekin aldatzen dira gauzak…