Amurrioko Udalak euskara teknikari lanpostua ezabatu du

Amurrioko Udalak euskara teknikari lanpostua ezabatu du –

Amurrioko Udalak uztailak 27ko Udal Osoko Bilkuran, Udal Lanpostuen Zerrendatik (RPT) euskararen normalkuntzarako teknikaria lanpostua ezabatzea erabaki du. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak erabakia oso larritzat jotzen du.

Hori dela eta hainbat, ekimen eramango ditugu aurrera eta horren berri emango dugu dagokionean. Hasteko eta behin, kexa bana erregistratu ditugu Euskal Herriko Hizkuntza Eskubideen Behatokian eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Eskubideak babesteko Zerbitzuan, Elebiden. Premiazko bilera eskaera erregistratu dugu Amurrioko Udalean, Alkatearekin eta euskara zinegotziarekin premiaz biltzeko eskatuz eta erabakia larritzat joz. Horrez gain Euskal Herriko Euskalgintza Kontseiluarekin harremanetan gara.

Amurrioko Udalak euskara teknikari lanpostua ezabatu du

Egoera

Egun Amurrion, propio euskara teknikaririk ez da Udalean, arlo soziokulturaleko teknikari batek, bere lanorduen erdia (%60 estimatzen da) darabil euskara arlorako. Eusko Jaurlaritzak, Amurrio bezalako 10.000 biztanletik gorako herri baterako, Amurriok duen euskalduntze mailarekin, 4 langileko euskara saila izatea aholkatzen du. Amurrion egun, euskararen normalkuntzara eskaintzen diren giza baliabideak ez dira nahikoak, Udalaren Euskara Planak ez dira ezta urrundik ere betetzen. 2021ean, adibidez, Euskara Plan berria idazteko langile bat kontratu behar izan zuten 6 hilabeterako, baina langile horrek ez du jarraipenik izan. Egoera hobetu beharrean, okertu egin da Udalak hartutako erabakiarekin.  Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak aspalditik eskatzen du Amurrion euskara teknikaria izatea, beharra nabarmena baita.

.

Larria

Amurrioko Udalak emandako pausua baina, atzerapausua baino zerbait larriagoa dela uste dugu: Udal batek, alde bakarrez, ez epaile batek behartuta, euskararen normalkuntzarako teknikari lanpostua ezabatzea, euskararen beraren eta euskararen normalkuntzaren aurkako eraso bat dela deritzogu. Udalaren erabakiak, ez du aurrekaririk eta gure aburuz bide arriskutsu bat irekitzen du.

Amurrioko Udalak euskara teknikari lanpostua ezabatu du