Borja Semper, amaren bidetik
Borja Semper, amaren bidetik –
Berririk ez eguzkipean.
Anaiak eta biok bizitzan jasan dugun lehen bullying linguistiko esplizitua (beste batzuk ahaztuak izango ditugu beharbada), etenik ez duen eraso honetan, Borja Semperren amaren ahotik etorri zitzaigun.
Irungo Kolon Pasealekutik gindoazen. 60ko hamarraldiaren amaiera izango zen agian, edo 70ekoaren hasiera. Ohartu ere ez gu, euskaraz ari ginela, harik eta Semperren amak garrasika betikoa bota zigun arte: “¡Aquí se habla en cristiano! ¡Estamos en España!”
Ura bere bidean, hortaz. Tamalez, guztiontzat da zaila genetikatik libre bizitzea. Otoitz Borjaren alde.
Borja Semper, amaren bidetik
Kaixo Markos, gazte denborako horrelako oroitzapenak ez eiki dira aise ahanzten Nik tipiagoko bat eta ez hain larria ez dut sekula ahantzi. Erakasleak galdera bat inglesez egin zidan eta ene erantzun kaskarraren aurrean frantsesez denen aurrean bota zidan “Castorene ( ohitura zen ikasleak abizenetik deitzea), inglesez erreak ez dira ahozkatzen (rouler) euskaraz bezala!”
Egia erraiteko ez naiz orroitzen erdeinuz erran zuen (baina horrela pixka bat ez balitz izan oroituko ote nintzan?) ala ez, eta mementoan eni ( eta lagunei!) zer sentimentu eragin zidan. Kontua da zahartzerakoan plazerrekin gogoratzen dudala ez deuskeria hori.
Zer esan nahi duzu ?:
“guztiontzat da zaila genetikatik libre bizitzea”.
Adeitasunez
Inperialisten hizkuntz-manamenduak batera biltzen dira: “gurean bai, zuen horretan ez”.
Semperrek, memeloarenak egiteaz gain, berari hizkuntza inposatu nahi izan ziotela “salatu” du Kongresuan. Ariketa polita litzateke bere amarekin gertatutako honen berri gazteleraz ematea Diario fatxon, esate baterako…
Beñat, ba konplikatua izaten zaiola ezpalari enborretik benetan bereiztea.
Badira salbuespenak hala ere: Hiparkia, Spinoza, Marx, Nietzsche, Beauvoir, Krutwig, Txillardegi…
Ongi bizi!
Ados, Jone, arazorik ez
Diario fatxon? Horretarako Senperrenak eta bi egin beharko zenituzke.
Semper politicaria Espainiaco Congresuan euscaraz aritzea osso egoquia da.
Aupa Borja Semper !!
Aurrena: Francisco de Borja Senpere ezin euskaraz aritu. Bigarrena: Nire lagun batek, arkitektoa bera, orain dela 25 bat urte elkarrizketa bat izan zuen Franciscorequin, garai hartan herri-lanen zinegotzia zena. Bere tema handiena, eta ez zuen zer ikusirik lan kontu haiekin, Irungo poligono 57an omen zegoen, ez dakit hala ote den, Arturo Kanpion karrikari izena aldatzea.