Alternatibatxoak

Alternatibatxoak –

AlternatibatxoakEz dakit non irakurri nuen hau: “alternatiba bideragarriak sortzen ari den jendea behatu, aurreratzen ahalegindu egiten ari diren gauzen inplikazioak eta ideia horiek itzuli, ez agindu edo preskripzio moduan, ekarpen, aukera edo opari moduan baizik”. Eta horrek nire begirada gure perimetrora eraman zuen.

Zeintzuk dira gaur eta hemen sortzen ari diren alternatiba bideragarriak? Zeintzuk dira eraldaketa sozialeko agenda duten gaur eta hemengo alternatibak? Uste dut gutxi ditugula, baina badira batzuk, tokikotik, tokiko eraginetik, pertsonetatik ari direnak, arrakasta-erdi edo porrot erdi direnak, ez bete-beteak.

Marikobasoko tribugintza etortzen zait gogora, Euskarabentura edo Aiaraldeko faktoria, Plazara edo Lanartea, Argia edo Errigora, Olatukoop edo EHKolektiboa. Eta beste hainbeste, han eta hemen (eta oraindik sortu beharko ditugunak, gauzak aldatu nahi baditugu).

Izan ere, alternatiba hauek tenporalitateak irekitzen dituzte oraina zartatzeko. Eta erresistitzen jarraitzeko. Eta ekintzen bidez. Eta zirrara sortzen dute eta atxikimendua.

Alternatibatxoak

Zer duzu buruan “Alternatibatxoak”-ri buruz

  • Benat Castorene 2024-07-07 15:57

    Arrazoi duzu Txerra. Batzuek beharrik ez dute dena edo mirakulua politika soiletik igurikatzen. Alternatiba horiek erakusten dute herri gogoa ez dela erabat desagertu eta ekimen herrikoiak sortzen dituela. Metapolitika herrikoi horren bultzada gabe, politikak ez du lortuko. Duela bizpairu urte ezagutu nuen Aiaralde faktoriaren esperientzia baliosa. Ez dakit zertan diren gaur eta eredu izan diren beste toki batzuetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude