Administrazioa euskalduntzearen aldeko bi elkarretaratze, ostiral honetan Donostian eta Bilbon

Administrazioa euskalduntzearen aldeko bi elkarretaratze, Donostian eta Bilbon –

Donostiako udaltzaingoa euskalduntzearen aurkako sententziari erantzuteko elkarretaratzea

Pasa den astean, administrazio publikoan euskararen normalizazioa atzera egitea bilatzen duten bi sententzia berri ezagutu ziren, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak deitutako bitarteko udal-idazkarien lan-poltsaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko 100dik gora administrari-teknikariren egonkontze prozesuaren hizkuntza eskakizunak baliogabetzen dituztenak. Euskalgintzaren Kontseiluak gogor salatu ditu Auzitegien erabakiak, eta Gipuzkoako Aldundiari erabaki horren aurka helegitea jar dezan babesa adierazi dio.

Sententzia hauen aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak, ELA eta LAB sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ostiral honetarako, martxoak 21, 12:00etan Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitzaren aurrean (Gipuzkoa Plaza 1, DonostiaMapa).

Bestalde, oldarraldi judizialaren baitako sententziek eragindako ziurgabetasuna medio, Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du etorkizuneko deialdietan euskararen eskakizuna erdira murrizteko asmoa duela. Aldundiak atzerapausorik eman ez dezala eskatzeko elkarretaratzea egingo dute Kontseiluak eta ELA eta LAB sindikatuek ostiral honetan, martxoak 21, 12:00etan Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean (Gran Via 25, BilboMapa).

Administrazioa euskalduntzearen aldeko bi elkarretaratze, ostiral honetan Donostian eta Bilbon

Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten erakundeen eta eragileen bilgunea da Euskalgintzaren Kontseilua. 30 talde baino gehiagok osatzen dute, eta, batasunaren indarraz baliatuz, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede. Kontseilua sinetsita baitago euskara dela gizarte kohesionatu, justu, demokratiko eta berdinzaleago bat eraikitzeko tresna. Helburu hori jomuga hartuta ari da lanean 1998. urteaz geroztik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude