Abentura bat eta Euskal Udalekuak
Abentura bat eta Euskal Udalekuak –
Euskal udalekuek eta Abaigarko etxeak 50. urte betetzen dituzte aurten. Belaunaldi ezberdin eta milaka haur pasa dira urte guzti hauetan Goñi, Bernedo eta Abaigarko etxeetatik, udan ere euskaraz bizi nahi izan dutenak, lan boluntarioa eginez, Euskal Herri osotik datozen ume eta gazteei udan ere euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera eskainiz. Aitortza eta eskerrak emateko gogoaz eginiko SSK podcastaren lehen 2 atalak denontzako oparia izan dira, udaleku hauetako beste fruitu berezi bat, eskerrona eta muxuak banatzeko gogoaz eta ametsen lurretatik abesti berezi batzuk eskaintzekoaz. Badator uda eta belaunaldi berri eta ehundaka haur izango dira aurten ere udalekuetan. Asko gozatu, euskaraz gozatu eta ondo ibili guztiak! Beste 50 urtetan aurrera, segi gozatuz eta segi fin!
Kaskoak jarri eta hemen gozatzeko!