A. Epaltza: “ETBk ez du helduen fikziorik nahi euskaraz”
A. Epaltza: “ETBk ez du helduen fikziorik nahi euskaraz” –
“… gallegoek fikzioa ikus dezakete beren hizkuntzan, beren telebista publikoetan. Guk ez baitugu halako zorterik. ETBk ez du helduendako fikziorik eskaini nahi… euskaraz behintzat. Ez bertze hizkuntza batean egina eta gero gurera bikoiztua, ez jatorriz euskaraz mamitua. ETBk uko egin dio gaur egun mundu guztian eta hizkuntza guztietan arrakasta gehien duen produktu estandarra euskaraz emateari. Ohartu zarete? Euskararen normalizazioaren ikuspegitik begiratuta, gero eta txikiagoa da, gero eta ikusezinagoa, ETBren ekarpena. ETB motorra izateko sortu zen, baina motor hori aspaldi ez dabil, eta inork ez du mekanikorik eskatzen”.
Hala mintzatu da Aingeru Epaltza Euskadi Irratian, galegoz egindako eta Netflixen dagoen telesail bat hizpide hartuta: O sabor das margaridas.
Mekanikoa behar dugu, orain! Duela 20 urtetik hona behar dugu.
Behar dugu mekanikoa. Behar dugu Tailer-burua. Behar dugu egitasmoa, eta batez ere behar ditugu agintari (agintzen dutenak) euskaltzaleak. Azken hauek (erabateko) gutxiengoa dira agintarien artean, erakunde abertzale guztietan. Horregatik daukagu euskarazko telebista kate mehetu batzuk, españolezko kate gizenaren atzean (ez ondoan). Irratiarekin ere berdintsu gertatzen da, bertan, baliabideen eragina hain erabakigarria ez denez, hainbat profesionalen lan onak, españolezko kateari ematen zaizion abantailak murriztea lortu arren.
Eta behar ditugu euskararen egoeraz eta ezartzen zaizkigun hizkuntz politikez (batzuk baitira) egia esango duten aditu gehiago, fokoa bazterrean eta lorpen ttipietan jartzen ibili barik.
Euskararen zokoratzeak ez du kostu politikorik, gaur egun! Bertako langile ejerzitoaren funtzionariokeriak, bertako sindikatu otzanduen klientelismoak, alderi “abertzaleen” utzikdriak eta herriaren esijentzi izpirik ezak atzera bueltarik gabeko puntu honetaraino enarri gaitu…
ez da mekanikorik hau konponduko duenik, tamalez
Fikzioa albo batera uzteaz gain, bada euskaraz EZ kontsumitzeko beste arrazoi bat. Euskaraz argitaratzen den guztia eskakizun ideologiko irenstezinarekin dator. Gaur bertan, gehienetan bezala, Berria egunkaria irakurtezina da, kaka bera behin eta berriz, eta berriz… Zer esanik ez literaturan… Merke saltzearen komeriak, argitaletxeek diru laguntzak jasotzeko modu bakarra statu quoaren ideologia alienigenan integratzea da. Zuzeu da euskaraz irakurtzen dudan gauza bakarra, jendeak idatzitakoa bait da, estralurtar koadrila batek kutsaturiko editorialen filtrorik gabea.
Esan dezagun behingoz, ozen eta goraki: Euskal Telebista Espainiari zor diogu. Telebista estatuko monopolioa zen garaian sortu zen autonomia mailako telebistak eratzeko aukera. Baina aukera hori murriztearren, bertako hizkuntza koofizialean emititu beharra inposatu zuen Espainiako legeak. Horregatik sortu zen euskaraz euskal telebista. Hasierako txanparen inertzia amaituta eta baldintza murrizgarria aienatuta, ikusi besterik ez dago euskara (museoan) maite duten gure agintariek eskuak libre izan dituztenean, nora ekarri duten. Etsai nagusia etxean dugu zoritxarrez.