80 egunean: filma ederra
Ez naiz zinema-kritikari, bai, ordea, zinemazalea. Kasualitatez iritsi zait 80 egunean ikusteko gonbidapena, lagun baten bidez. Eta lagunarekin zinema-aretora iristerakoan “en petit comité” zela konturatu gara, aurre-estreinaldi edo horrelako zerbait Donostiako udaleko zenbaitentzat. Ez nuen filmaren berri, ez dut ezer irakurri aurretik, ez eta ezertxo ere entzun, lagunak jasotako gonbidapenean zetorren azalpen laburrak piztu zidan jakinmina.
Eta hunkituta atera naiz zinema-aretotik. Ederra iruditu zait, ederra iruditu zaigu aretoan geundenoi. Ederra, goxoa, sakona, arina, tristea, alaia… Ia etengabe irribarrea ahoan, tarte batzuetan korapiloa eztarrian.
Apirilaren 23an emango dute, 22:30etan Victoria Eugenia antzokian, Donostiako Giza Eskubideen VIII. Zinemaldian eta maiatzean, Euskal Herriko zinema-aretoetan. Nik ez nuke dudarik egingo. Oraintxe bertan hartuko nuke sarrera. Dagoeneko, berriz ikusteko erosi dut.
80 egunean from Moriarti