2024ko Enpresarean Azoka: izen-ematea zabalik

2024ko Enpresarean Azoka –

Adimen artifiziala, (u)topikorik gabe izenburupean AAren eragin ekonomiko, sozial eta legala aztertu nahi da aurtengo Enpresarean Azokan. Urriaren 24an izango da azoka, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango dugu.

Urriak 24, osteguna

Orona Ideo (Hernani)

Izen-ematea zabaldu dugu dagoeneko, zure lekua gorde dezazun:

>>EMAN IZENA ENPRESAREAN AZOKAN<<

2024ko Enpresarean Azoka

Egitaraua

9:00 – 14:00

> Hitzaldia Adimen artifiziala. Euskal Herriko lan munduko gaur egungo egoera.

> Mahai-ingurua Adimen aritifizialaren eragina Euskal Herriko enpresa eta langileengan.

> Kasu praktikoak Euskal enpresen kasu praktikoak adimen artifizialaren arloan.

Mahai-ingurua Adimen artifizialaren mugak.

> Arin-arin lehiaketa

*Hizlari eta parte-hartzaile guztien berri laster izango duzue.

Arin-arin lehiaketa

Ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da aurtengo edizioan ere. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur. Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.

Esteka honetan izena eman dezakezu Arin-arin lehiaketarako:

ARIN-ARIN LEHIAKETA


Enpresarean Azoka Bai Euskarari Elkarteak sustaturiko Enpresarean proiektuaren ardatz bat da. Egitasmoaren helburua da euskara oinarri duen elkarlana, negozio aukera berriak eta komunitatea sustatzea.

Hona hemen azken edizioko bideo-laburpena:

2024ko Enpresarean Azoka

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude