2015-2019: euskarari buruzko Fake News-ak 4 urtez, erantzunik gabe
2015-2019: euskarari buruzko Fake News-ak 4 urtez, erantzunik gabe –
2015ean Geroa Bai (edo laukoa) iritsi zen gobernura Nafarroan, eta haren kontra jotzeko tresna nagusia izan zen euskarari buruzko gezurrak errepikatzea: Administrazioan lanera sartzeko sobera balio ematen zitzaiola euskaraz jakiteari, eta erabateko gehiegikeria zela. Gaur egun ere hori hala izan zela uste du jende gehienak.
Baina gezur hutsa izan arren, ez zitzaien gezur haiei erantzun.
Harrigarriki, gezur horiek desmuntatu zituen bakarra ez zen izan Geroa Baiko edo EH Bilduko norbait, Ezker Batuko kide bat baizik (eta gaur egun euskararen etsai den Nafarroako Administrazio Auzitegiko mahaikide izandakoa):
Miguel Izuk argitu zituen egoera, Diario de Noticias egunkariko artikulu batean, 2019ko maiatzaren 23an (“Aviso a votantes”, zoritxarrez, jada ez dago sarean):
“… zenbatu nuen Nafarroako Administrazioko 2011ko plantilla organikoan zenbat lanpostutan eskatzen zen euskaraz jakitea (…). %9,3an eskatzen zen, eta haietako gehienak (%89) hezkuntzakoak ziren, eta lanpostuen %1,2an baloratzen zen merezimendu gisa”.
“… berriz ere zenbatu dut 2018ko plantilla organikoan zenbat lanpostutan eskatzen den euskaraz jakitea (…). %8,3 dira, eta gehienak, lehen bezala, hezkuntzako euskararen adarrekoak.
Baten batek esanen du: nahiz eta derrigorrezkoa ez izan, hain puntuazio altua emanen zaio euskaraz jakiteari, non euskaraz dakitenek bakarrik lortzen ahalko duten lanpostua; baina, egiaz, funtzio publikoan sartzeko prozesu gehienak oposizio bidez egiten dira, hau da, merezimenduak ez dira baloratzen, eta, beraz, euskararen ezagutza ere ez”.
Hots, funtsean, lanpostu publikoetan euskarak duen balioari dagokionez, ez zen aldaketarik izan UPNren garaiekin alderatuta. Berriz ere alderdi abertzale bat iristen bada Nafarroako Gobernura, gezurrei erantzun beharko zaie, eta errealitatea argitu jendeari, nahiz eta atsegina ez izan.
2015-2019: euskarari buruzko Fake News-ak 4 urtez, erantzunik gabe