BAT ZUK … 20. Korrika

20. Korrika

20. Korrika

Otxandiotik Iruñerako bidea egingo du 20.Korrikak

AEK-k antolatuta, 2017ko martxoaren 30ean hasi eta apirilaren 9an amaituko da, BATZUK lelopean: hizkuntza, kultura eta mundu BATZUK irudikatu nahi dituzte. 1980. urtean Korrika sortu zutenek jasoko dute 20. edizioaren omenaldia.

aurkezpena 20 korrikaKorrikaren 20. edizioa aurkeztu dute AEK eta Korrikaren arduradunek Donostiako San Telmo museoan. Datorren urteko martxoaren 30ean Otxandiotik abiatuko da Korrika, eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean, eskuz esku joaten den lekukoaren barruko mezua irakurri ondoren. San Telmon bertan gordetzen da Korrikaren jatorrizko lekukoa, Remigio Mendiburuk sortutakoa.

Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo Korrikaren arduradunak gidatu dute ekitaldia, eta bertan zeuden AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak ere. Mugikak esan du “aurreko Korrika amaitu zenetik euskaraz bizitzeko hautua irmoago dagoela euskal gizartean”. Bere esanetan, euskararen normalizaziorako ezinbestekoa da helduen espazioek ere euskaraz funtzionatzea: “Horretan da AEKren urteotako zeregin nagusia”. “Dena den, oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak ez nahikoak dira”, adierazi du Mugikak.

Bat baino gehiago

“Batzuk” izango da Korrikaren leloa, hizkuntza, kultura eta mundu ezberdinek osatzen duten aniztasuna irudikatu nahian. ‘Bat’ eta ‘zuk’ hitzen arteko jolasa da, herritarrak euskarara gonbidatzeko: “Hizkuntzen eta hiztunen berdintasunaren aldeko jaira”. Asier Amondok azaldu du leloa: “Hizkuntza, Kultura, Mundu ‘BAT’ sendotzeko bidean, ‘ZUK’ ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz”.

Korrikaren sortzaileak omenduko dituzte 20. edizioan. 1980. urtean jarri zen abian lehendabiziko Korrika eta, geroztik, “euskalgintzaren, euskal kulturaren eta euskararen erreferentzia bihurtu da”, Amondoren hitzetan. Korrikak batu egiten duen ekimena dela nabarmendu du, eta irudi koloretsua erabiliko dute 20. edizioan, hori islatu nahian.

Mezua

HIZKUNTZA, KULTURA, MUNDU BAT

Euskara hizkuntza, kultura eta mundu bat da: bertoko hizkuntza, gure kultur izaera eta munduan nor izateko modua.

Euskal Herria euskaraz ulertzen dugun euskaldun eta euskaltzaleok aspaldi ekin genion geure hizkuntza sendotzeari, etorkizun hobea nahi dugulako.

HIZKUNTZA, KULTURA, MUNDU BAT, ZUK

20. Korrikak zurekin hitz egin nahi du. Euskara ezagut eta gurekin erabil dezazun.

Zeuk ere, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz…

HIZKUNTZA, KULTURA, MUNDU BATZUK

AEK-k Euskal Herri euskalduna du helburu, askotariko mundua duelako amets. Hizkuntza eta hiztun guztiak berdintasunean biziko diren Euskal Herria eta mundua nahi ditu. Justizia-kontua da: hizkuntza gutxitu baten biziraupenerako babesa eta hiztunen eskubideen defentsa.

Beharrezkoa da euskara arretaz zaintzea. Gure nahia eta denon egitekoa da euskara aukera-berdintasunean bizitzea egunero eta eremu guztietan. Herritar guztiok bizi behar dugulako aukera-berdintasunean egunero eta plaza guztietan.

EGIN BAT, EGIN BATZUK

Nik, hik,  hark. Guk, zuk, zuek, haiek. Bat eta batzuk: nire hizkuntza, zure hizkuntza;  gure kultura, gure kulturak; mundu hau, mundu hauek.

Hizkuntza baten alde egitea, finean, guztien alde egitea da. Baten eta batzuen munduaren alde.  Kultura unibertsalaren alde.

Hizkuntza-berdintasunaren aldeko jaira gonbidatzen zaitugu. Mundu unibertsalagoa sortzera. Bat egitera. Zuk egitera.
Euskaraz.

Bat egitera. Zuk egitera.

Euskaraz.

Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!

korrikaBeste Korrika baten atarian gaude. Berriro ere, Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko dugu, ozen, euskararen aldeko aldarria.

Eta hori horrela izan dadin, zure laguntza behar du AEK-k. Aurreko KORRIKA amaitu zenetik, gizartearen bultzada azpimarratu nahi dugu; alde batetik, euskahalduntzeko deiari kasu eginda, euskaraz bizitzeko hautua irmoago dago; beste aldetik, herritar gehiago hurbiltzen dira euskaltegietara. Administrazioari dagokionez, esan behar dugu oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak ez nahikoak direla.

Hori dela eta, 20. KORRIKAk jasoko duen dirua Euskal Herri osoko bere euskaltegiak laguntzeko erabiliko du AEK-k. AEKren ekimenari esker, eta milaka lagunen laguntzari esker, Korrika den bezalakoa izatea lortu dugu, eta bide horretan jarraituko dugu. Korrika laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira.

Aurten ere laguntza bera eskatzera gatoz, hau da, 20. Korrikaren Korrika laguntzailea izan zaitezen nahi dugu.12 euroren truke jasoko duzu aurtengo 20. Korrikaren Korrika laguntzailearen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dizun Korrika laguntzaile txartela eta txartela onartuko duten komertzioen zerrenda dakarren katalogoa. Eta, batik bat, 12 euro emanez, Korrika laguntzailea izango zara.

Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, AEKren euskaltegietan eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa. Internet bidez ere egin dezakezu zure eskaria, 20.Korrikaren logotipoaren gainean klikatuta (galdetegia gaztelaniaz dago. Barkatu eragozpenak!) eta etxean jasoko duzu. Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!

laguntzaile 20. Korrika

www.korrika.eus

KORRIKA on-line denda

denda korrikaHau da 20.KORRIKAren ON-LINE DENDA erosketa zuzenean egiteko. Hemen produktu hauek dituzue.

Era berean, AEKren euskaltegietan ere KORRIKAren materiala salgai dago, eta laster herrialde bakoitzean egonen diren KORRIKA DENDAK iragarriko ditugu. Azken bietan produktu gehiago edukiko ditugu.

20. korrika

20. korrika

www.korrika.eus

20. korrika