“Espainiako mendi batean Espainiako bandera jartzea zilegi da”
Iragan ekainean militar talde batek Gorbeia mendi puntan dagoen gurutzea Espainiako bandera luze batekin inguratu zuten, bertaratu ziren mendizaleen kexuen artean. Ekintzak noski hautsak harrotu zituen eta ahotsa altxatzen lehena EAJ izan zen. Gertakaria lotsagarritzat joz eta Espainiako gobernuari Euskadi Perejil bat ez dela gogoraraziz.
EAJko Kongresuko defentsa bozeramaileak Carme Chacon defentsa ministroari azalpenak eskatu zizkion. Gorbeiako gurutzea Espainiako banderarekin “apaintzea” zertara zetorren galdetu zuen eta ekintzaren helburu militarra zein ote zen itaundu.
Abertzale askori grazia egin zion euskal erakundeetan bandera bera ipintzea baimendu zuen alderdiak halako eskandalua egita Gorbeiako gertakariarkin. Militarrak izan eta egun batzuk beranduago jeltzaleak ikurrinak airean joan ziren Gorbeiara, territorioa markatzera.
“Barkamena eskatu behar al zaio euskal nazionalismoari, Estatuak bertan geratzen zaion eskumen bakanetakoa burutzeagatik?” itaundu du Peralek. Eta gogor salatu du defentsa ministerioarentzat Espainiako mendi batean Espainiako bandera jartzea problema bat delako.
Militarren artean neurri “bidegabe” hori dela eta haserrea nagusi dela azaldu dio Peralek Chaconi. PPko kexa, Euskal Herrian lan egiten duten militarrentzat gizarte osoaren babesa eskatuz amaitu du.
Antza denez CNIko (Centro Nacional de Inteligencia) goi karguek hartutako erabakia izan zen bandera ipintzearena eta arrazoi bakarra honakoa omen zen: “para que se jodan”. Goi kargu horiek ez diote lan egiten duten erakundearen izenari justiziarik egiten. Baina hori ere lehendik ere bagenekien.