Zumalakarregi Museoak, bisita bereziak eta naturaz gozatzeko esperientziak
Zumalakarregi Museoak, bisita bereziak eta naturaz gozatzeko esperientziak –
- Museoak naturaz gozatzera gonbidatzen zaitu.
- Erakusketara bisita komentatuekin osatzen da eskaintza.
- Familientzat “Eliot” jokoa erabiliz, museoa familian bisitatzeko aukera eskeintzen da.
Zumalakarregi museoak aste santuetako egitarau berezia eskainiko du datozen asteetan zehar. Esperientzia aberasgarriz betea, gure historian zehar bidaiatu eta Goierriko naturaz gozatzea proposatzen dizu.
Museoko erakusketa egonkorra bisitatzeaz gain, aire librean egin daitezken jarduerak osatzen dute eskaintza.
Batetik, familiei zuzendua, “Eliot” jolasaren bidez, museoa modu autonomoan bisitatzeko aukera dago. Bertan, galdera, asmakizun eta jolasen bitartez museoko espazio ezberdinak ezagutu eta XIX.mendeko historian murgilduko zara.
Bestalde, museoak bisita komentatuez gozatzeko aukera ere eskaintzen du. Goizeko 11:00etan gazteleraz, 12:30etan euskaraz eta arratsaldeko 17:00 euskaraz edo gazteleraz taldearen arabera.
Eguna biriltzeko, bertan Bide Berdearen ibilbidearen mapa jaso dezakezu. Honela, Ormaiztegitik abiatuz, Goierriko naturaz gozatu eta txikienentzat prestatutako orientazio jokoa zirkularrarekin dibertituko zarete.
Jarduera guztiak COVID19-aren aurkako neurriak errespetatuz antolatu dira. Aforo mugak medio, aurrez erreserbatzea gomendatzen da, telefonoz 943 88 99 00 zenbakian edo posta elektronikoz mzumalakarregi@gipuzkoa.eus. Aste Santuetako programa osoa museoko web orrian kontsulta daiteke zumalakarregimuseoa.eus.
…
Zumalakarregi Museoak, bisita bereziak eta naturaz gozatzeko esperientziak