Zortzi definizio zaharberri burujabetasunaz

Zortzi definizio

Gure Esku Dago, Orreaga, Independentistak, Nabarralde, Libertate Nafarra… Ez dago dudarik askatasun gogo handia dugula herri txiki honetan. Erruz dabiltza bazterrotan suerte guztietako nazio-eraikitzaileak, erabakitzeko eskubidezaleak, soberanistak eta independentistak.

Zortzi definizio

Nork bere erara ulertzen du, baina, askatasun preziatu hori, eta Euskaldunok nahastuta gertatzen gara pentsaera-saltsa horretan. Nire ustez, zehaztu beharko genuke zein diren gure prioritateak, eta bat egin helburu komun batean: euskal hizkuntza salbatzea. Ondoko definizio-zirriborroak eta apunteak neure buruan ordena pixka bat jartzeko eginak dira, eta ekarpen guztiak dira ongietorriak.


Euskal Herria. Territorio bat zazpi lurraldez osatua: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Lurralde horietan guztiotan, historikoki eta gaur egun arte, euskaraz hitz egin da, gutxienez parteren batean. Politikoki, Espainiaren eta Frantziaren menpeko lur-eremu zatikatua da, modu ilegitimo, ilegal eta bortitzean horretaratua hein handi batean. Estatu horien legeek eta indar armatuek bermatzen dute egoera bidegabe hori.

Euskal nazioa. Euskaldunek osatzen duten nazioa, zeinak euskara baitu hizkuntza propio eta bateratzaile bakarra.

Euskaldun [Basque, vasco -a]. Euskal nazioko kidea da Euskalduna (maiuskulaz), eta horrenbestez bizirik mantendu nahi ditu bere identitatea, kultura eta hizkuntza. Horretarako, behar du Euskal Herri independente bat non euskara izango baita hizkuntza ofizial bakarra. Minoritate dira Euskal Herrian.

Erdal nazioak. Nagusiki espainolek eta frantsesek (erdaldun nahiz euskaldun) osatuak, bai eta gainerako erdaldunek/erdaltzaleek oro har (euskal abertzaleek, nafar estatalistek…).

Erdaldun. Erdal nazioko kidea. Maioritate dira gaur egungo Euskal Herrian.

Euskaradun [bascongado -a, éuskaro -a, Euskarien -enne]. Euskal hiztuna, bai euskal nazioko kide dena, bai erdal nazioetarik batekoa.

Nafar. Nafarroako Foru Komunitateko biztanlea. Batzuek horrela esaten diote euskal abertzaleari —izan euskaldun nahiz erdaldun— edo Nafar Estatua (Nabarra) delakoaren aldezleari.

Kafar. Euskadiko Autonomia Erkidegoko biztanlea (espainolezko C.A.V. siglatik eratorritako izena).


Hiruzpalau apunte labur

Batzuen ustez, Euskal Herriko biztanle guztiek ez lukete erabaki behar territorioaren independentziari buruz, alegia, euskal nazioaren biziraupenari buruz. Hori Euskaldunei soilik dagokie. Hala izatera, ez dago duda izpirik zer erabakiko litzatekeen:

Estatua irudikatzen. Euskal estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak Euskal Herrian. Azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa (38 or.).

Halere, Euskaldun askok konsideratzen dute erdaldunek ere erabaki beharko luketela. Izan ere, ez dirudi territorio osoari buruzko erabakirik har daitekeenik maioritate erdalduna kontuan hartu gabe. Edonola ere, zernahi erabaki dezaten euskal herritarrek, Espainia-Frantziek kontinuatuko dute beren interesak defenditzen armen bidez, eta, dakigunez, ez dugu aurre egiterik botere horri.

Bien bitartean, lehentasunezkoak diren egiteko bi daude, orain arte behar bezala egin ez direnak:

Lehenik, euskaradunak Euskaldun bihurtu behar dira. Goiko grafikoan ikusten denez, euskara ondo dakitenen artean %30 baino gehiago ez daude Euskal/Nafar Estatuaren alde. Nahi al dute euskaradun horiek biziraun dezala euskarak?

Bigarrenik, beren burua euskal nazioko kidetzat duten erdaldunak/erdaltzaleak kendu behar zaizkie erdal nazioei, eta bitartekoak jarri Euskaldun oso bilaka daitezen. Oraindik lortu ez izanak zer pentsatu handia ematen du.

Zortzi definizio

2 pentsamendu “Zortzi definizio zaharberri burujabetasunaz”-ri buruz

  • Zertarako eskubideak? biderik ez badago… (baldin bada, Irungoak)
    Eskua.
    Eskualduna: Eskua al duna? eskua ahal duena?
    Eskua
    Eskubiea, eskualdea…
    Eskua
    Hitz potentea. Definitzen du indarra, lidergoa, jabetasuna, burujabetasuna. Bi hitzetan esanda: Nabar Estatua.

  • Euskal nazioa edonon. 2017-01-02 19:12

    Erdaldunen gehiengoak ez du euskara baino askoz hedatuta dagoen ama-hizkuntza besterik gabe aldatuko, hori jada argi eduki beharko genuke. Hori lortzeko euskal nazioak erdal nazioa gailendu beharko luke. Albaniarrek Kosovon edo juduek Israelen egin dutena, noski, era baketsuan, hau da, euskaldunak erdaldun harkorrekin nahastea edo familia euskaldunak erdal herrira bizitzera joatea.

    Euskal nazioan erdaldun dezente dauden moduan, Erdal nazioan euskaldun dezente egotea.