ZiNaizen ikus-entzunezko lehiaketa: zinean trans haurren erreferentziak sortzea helburu

ZiNaizen ikus-entzunezko lehiaketa: zinean trans haurren erreferentziak sortzea helburu –

Lanek gehienez 3 minutuko iraupena izan behar dute eta lanak aurkezteko epea 2025eko apirilean amaituko da. Saria 1000 eurokoa izango da eta irabazlea hurrengo urteko Zinegoakeko itxiera ekitaldian proiektatuko da.

Naizen eta Zinegoak elkarteek ZiNaizen ikus-entzunezko edukien lehiaketaren lehen edizioa aurkeztu dute gaur. Aurkezpena Zinegoakeko ZG PRO jardunaldi profesionalen barruan egin da, eta prentsaurrekoan Bea Sever (Naizen), Alaitz Arenzana eta Pau Guillen (Zinegoak) izan dira.

ZiNaizen ikus-entzunezko lehiaketa: zinean trans haurren erreferentziak sortzea helburuBi erakundeek nabarmendu duten bezala, ZiNaizenek trans haurtzaroei buruzko erreferentzia gehiago sortu nahi ditu. “Ikuspegi berri positiboak, anitzagoak eta jatorri ezberdinetakoak. Formatua ere askotarikoa izan daiteke, aretoan, ordenagailuetan zein gailu mugikorretan ikusiak izateko, hori baita gazteenek ikus-entzunezkoetara jotzeko duten gune nagusia”.

Lanek ezingo dute 3 minutu baino gehiago iraun, eta aurkezteko epea 2025eko apirilera arte egongo da zabalik. Lanak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke, bideoblog, mikrodokumental, fikzio edo animazio formatuetan. Saria 1000 eurokoa da eta irabazlea Zinegoaken 2025eko Itxiera Ekitaldian proiektatuko da.

“Trans ahotsak entzun nahi ditugu eta mundua haien begietatik ikusi. ZiNaizen programarekin, zinemaren bidez hausnarketa, elkarrizketa eta adierazpena uztartuko dituen espazio bat sortu nahi dugu. Trans haurtzaroekiko errespetua eta sentsibilizazioa sustatu nahi ditugu. Gainera, sormena eta talentua bultzatu nahi ditugu, gai horiei modu zirraragarri eta originalean heltzera animatuz”.

Lehiaketan aurkeztuko diren obretan landu daitezkeen gaiak honako hauek izan daitezke, besteak beste: trans pertsonek haurtzaroan eta nerabezaroan izan dituzten esperientziak, familia, eskola, osasuna, harremanak edota aisialdian; zerbitzuak eta baliabideak (arreta medikoa, hezkuntza edo kirola) eskuratzeko dituzten oztopoak; benetako nortasuna islatzen duten legezko agiriak lortzeko zailtasunak; berdintasunaren eta justiziaren aldeko borroka, eta abar.

Oinarri osoak Naizeneko eta Zinegoakeko webguneetan kontsulta daitezke.

ZiNaizen ikus-entzunezko lehiaketa: zinean trans haurren erreferentziak sortzea helburu

Zer duzu buruan “ZiNaizen ikus-entzunezko lehiaketa: zinean trans haurren erreferentziak sortzea helburu”-ri buruz

  • Amonamantangorri Atzo

    Argazkiaren erdian dagoen NAIZEN elkarteko bozeramaileak hauxe zioen Espainiar Telebista publikoko haurrentzako programa batean: “Norberaren sexualitatea, GAREN SEXUA da nola gustatzen zaigun jantzi eta orraztea, zein keinu egiten dugun, nor naizen, zer gustatzen zaidan, nola espresatzen naizen, hori guztia”.

    Alegia, Bea Severrek eta NAIZENek “garen sexua” estereotipo sexistekin nahasten du.

    Bere Severrek bere “aludun semeari” bi urterekin igarri omen zion zeozer, baina trantsizio soziala egin arte lau urtera arte itxaron zuten. Beraz, baliteke orain pubertaro-blokeatzaileak hartzea, jadanik testosterona partxeekin hasi ez bada. Bea Sever eta NAIZENen iritziz, beraien seme-alaba “transek” ez dute behatze eta diagnosi psikologikoaren beharrik hormonak hartzen hasteko.
    https://www.deia.eus/actualidad/2019/12/08/bea-sever-le-acompanas-sera-4738219.html

    Suedia, Norvegia, Finlandia, Danimarka eta Erresuma Batuko osasun arloko agintariek genero-disforia diagnostikatu dieten haur eta nerabeei tratamendu hormonalik ez ematea agindu dute. Erresuma Batuan, Tavistock klinika itxi eta haren inguruko berriak eskandalu nazionala bihurtu dira.

    Lehen aitzindariak izandako herrialdeetan, orain baieste-enfokea (afirmatiboa) erabili ordez, psikoterapiaren eta itxoitearen alde daude. Helduekin ere askoz ere kontu handiagoz ari dira trantsizio farmako-kirurgikoetara bideratzen, azken aukera gisa baino ez.

    Ni zuek banintz, aitzakiaren bat pentsatzen hasiko nintzateke, zergatik ibili ote zareten hain sutsu eta aire fanatiko horrekin, umeak hormonatu eta antzutzearen alde.
    https://contraelborradodelasmujeres.org/tratamiento-de-jovenes-con-malestares-de-genero-un-abismo-creciente-entre-america-del-norte-y-europa/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude