Zientzia balioan jartzen duten 149 spot aurkeztu dira EUSPOTen edizio arrakastatsuenean
Zientzia balioan jartzen duten 149 spot aurkeztu dira EUSPOTen edizio arrakastatsuenean –
2023ko edizioak parte-hartze historikoa izan du; iaz baino 54 spot gehiago aurkeztu dira, guztira 149.
Publikoaren botorako bozka zabalik egongo da ekainaren 2tik 5era bitartean.
“Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!” izenpean euskarazko spot lehiaketako hamabigarren edizioaren helburua da gazteengan bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzea.
3.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan; guztira sei sari izango dira. Sari nagusia 1.000 eurokoa izango da.
Parte-hartze historikoa: Euskal Herri osotik jasotako 149 spot
Euspot Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Ondo errotutako lehiaketa da eta orain arteko edizio guztiak batuta 700 spot inguru jaso dira. 2023ko edizioan Euspoten parte-hartzea historikoa izan da: guztira 149 lan aurkeztu dira, iaz baino 54 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 39 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 110 spot 18 urtetik beherakoek eginak.
Spot guztiak ikusgai
Aurten ere Euskal Herriko leku askotan landu dituzte spotak: Ataun, Ordizia, Beasain, Alegria-Dulantzi, Gasteiz, Legazpi, Arrasate, Donostia, Bilbo, Iruña, Azpeitia, Zestoa, Hernani, Lazkao, Legutio, Bergara, Orio, Zarautz, Elorrio, Oiartzun, Berriz, Idiazabal, Bermeo, Sopela, Ajangiz, Eskoriatza, Aretxabaleta, Ondarru, Zamudio, Berriatua, Derio… Eskerrik asko guztiei, eta zorte on!!
Publikoaren sarirako bozketa martxan da. Publikoaren botoa jasotzeko epea ekainaren 5ean, astelehena (eguerdiko 12:00etan) amaituko da.
Botoa emateko
.
Aurtengo gaia: “ZIENTZIALARI ETA IKERTZAILE IZAN NAHI DUT!”
30 segundoko iragarki bat sortu behar izan da bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzeko, gazteengan zientzia eta teknologiarekiko interesa eta grina pizteko eta munduaren eraldaketan aktiboki parte hartzeko. STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematika) gaiak gazteengana hurbildu eta balioetsi nahi izan dira, eta STEAM eduki eta lanbideen interes eta ezagutza maila handitu, haien garapen profesionala eta etorkizuneko gizartearen eraikuntzan duten parte-hartzea errazteko. Sormena eta ikasteko grina bultzatu nahi izan dira, pentsamendu zientifikoa sustatuz.
Sari banaketa ekitaldia ekainaren 15ean Arkupen
3.000 euro baino gehiago saritan. Sei sari banatuko dira.
Sari nagusiak:
- Spotik onena (1.000 euro).
- Publikoaren saria (500 euro).
- Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) (500 euro).
- Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
Sari gehigarriak:
- Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
- Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).
500 ikasle sormenari buruzko formazio saioetan
Aurten ere antolakuntzak ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formazioak eskaini ditu Euskal Herriko ikastetxeetan, spot egileen harrobia indartzeko asmotan. Formazio saioen helburua izan da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea eta lehiaketan parte hartzera animatzea. Azken urteetan 4.000 ikasle baino gehiagok jaso dituzte Euspoteko formazio saioak Euskal Herriko hezkuntza zentro ezberdinetan.
Aurten babesle nagusia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030)
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030 (ZTBP 2030) zuzenean lotzen da Euskal Autonomia Erkidegoak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoarekin. Helburua da Euskal Autonomia Erkidegoa berrikuntzan aurreratuen dauden Europako eskualdeen artean kokatzea 2030ean. Ikuspegia da bizi-maila eta enpleguaren kalitatea hobetzea. Estrategia hori erakunde publikoekin, enpresekin, unibertsitateekin, ikerketa-zentroekin, teknologia-zentroekin eta eragile sozio-ekonomikoekin partekatzen du.
Honako hauek dira babesle eta antolatzaileak:
Babeslea:
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030)
Antolatzaileak:
- Aretxabaletako Udala
- Arteman Komunikazioa
- Mondragon Unibertsitatea
- Arizmendi Ikastola
Laguntzaileak:
- Bai euskarari Elkartea
- Music Library
Instragam-eko zozketan 200 parte-hartzaile
Nabarmentzekoa da aurten Instagram-en egin den zozketa. Nanlite PavoTube II 6C RGB+W led argidun hodi bat zozketatu da eta 200 pertsona baino gehiagok parte hartu dute. Irabazlea Aritz Etxebarria izan da. Zorionak!!
Hiru aste barru itxiko da Euspot lehiaketara lanak bidaltzeko epea