Zezenketen aurkako manifestazioa egingo da aurten ere Aste Nagusian

Zezenketen aurkako manifestazioa –

Gipuzkoako Plataforma Antitaurinak deituta, aurten ere Illunbeko zezenketen aurkako manifestazioa egingo da Donostiako Aste Nagusiaren atarian. Hitzordua larunbatean izango da, abuztuak 10, 18:00etan, Bulebarrean.

Zezenketen aurkako manifestazioa

Udal-gobernuak, herritar gehienon nahiari bizkar emanda, zezenketak lotsarik gabe babesten dituela salatuko dugu.

Honi dagokionez, zera gogorazi nahi dugu, Donostia Antitaurina Orainek 2017an bildu zuela Herritarrek Parte Hartzeko Udal Araudiak aurreikusitako sinadura-kopurua, eta, horrela, Illunbeko erabilera taurinoaren inguruko herri-galdeketa egiteko eskubidea irabazi zuela. Eskubide hori ukatu egin zuten Madrilen, baina Udalak donostiarron iritzia ezagutzeko bideak aurkituko zituela agindu zuen. 2024an gaude, ordea, eta agindu hura betetzeko zantzu txikienik ere ez dago. Horra alkateak eta bere gobernu-bazkideak hiriko edozein kolektiboren aurrean erakutsi ohi duten gorreriaren beste adibide bat.

Une honetan, Illunbeko “eraldaketa integrala” planteatzen ari da, Anoetakoarekin batera. Batzuek, tartean alkateak berak, zezen-plaza eraldaketa horretatik salbu utzi nahi dute. Bada, guk exijitzen dugu eraldaketa horretan erabilera taurinoa beste erabilera batzuek ordezkatzea. Izugarria litzateke oraingoan ere, berriro ere, diru publikoa zezenketak egiten jarraitzeko erabiltzea.

GIPUZKOAKO PLATAFORMA ANTITAURINOA

Zezenketen aurkako manifestazioa

Euskal Herriko talde ekologista eta antinuklearra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude