Zeure beharretan gara
ZUZEUk leiho bat izan nahi du Internet zale euskaldunok osatzen dugun komunitatearentzat, mundura begiratzeko aukera izateaz gain, bere-bereak dituen gaiak agertzeko gune azkar bat. Albisteak, iritziak eta beste lekuetan aurkitzen ditugun esteka interesgarriak dira hemen nagusi.
Alabaina, beste hainbat kontu ere badira hemen, zerbitzuak eta aukerak. Baita blogen blog moduko bat izateko aukera ere ZEURE KASA atalean. Ezen blogak hilda daudela esaten den garaiotan, zer dihardugu nor bere txokoan argitaratzen? Ez ote gaude hobeto elkarren epelean?
Horizontala da ZUZEU kontzeptua, erabiltzaileek eurek egindako trastea. Horregatik, Atalak, Sailak eta halako aurkibideez gain, egileen araberako sarrerak ere aurkitu ahal izango dira hemen, soilik gustuko duzun egilearen gainean klik eginda.
Zeu nahi zaitugu horietako bat: argitara ezazu zeure komunitatearentzat intereseko izan daitekeen zerbait, edo kontu pertsonalagoak ere bai. Nahi duzuna, nahi duzunean, nahi bezala, baina egin zaitez Zuzeulari ZUK ZEUK EGIN bidetik sartuta.
Eskerrik asko, eta izan zaitez ongi etorria. Bidea daukagu egiteko elkarrekin.
(Gehiago jakiteko: Zer da Zuzeu? eta Erabilerari buruz. Arazo edo galderarik baduzu, jarri gurekin harremanetan).
Aizue,galdera bat!
(Eta gustatuko litzaidake , bide batez, eztabaida sortzea ahal baldin balitz).
Gustatuko litzaidake jakitea zeintzu dira Kritika Sariak ematen duten adituen kopurua eta izena. Oso deigarria eta arraroa iruditzen zait aurtengo edizioko sariaren irabazlea prosa arloan. Liburuaren ia kritika guztiak ezkorrak eta txarrak izan dira; arrazoituak eta gainera arrazoizko eta pisuzko argudioekin. Liburua makala, mengela, ahula, maxkala, azalekoa, hutsa, infantila, eta erabat depuratu gabea dela nabariki argi dago. Eguneroko bat besterik ez da. Badirudi, idazleak bere bidaien pasarte ugari bildu, lotu, eta inongo joskura koherenterik gabe metatu dituela, nola holako liburua osatzeko. Zutabeen bilketako liburu batek, nire ustez, itxura trinkoagoa dauka. Horretaz gain, hizkera eta estiloa ez da batere landua, batxilergok ikasle askok bobeto eginen zuketen.
Baina zer arraio gertatzen da gure literaturan?!
Zer geratzen ari da Sareikin?(bereziki honekin!)
Ni bederen guztiz harrituta nago!
Bestalde, orain arte hain garrantzitsua ez zirudien saria, bapatean kristolako garrantzia eta sona hartu duela dirudi. Zergatik?
Nik ez dut ezertxo ere ulertzen.
Guk dakigula, Jon Kortazar jauna da euskal letren ordezkaria tribunalean, eta berak hautatzen ditu euskarazko Kritika Sariak.