Zeru sabaia
Biok konpon ditzagun munduko penak ohe baten inguruan, hausturak lotuz, ezinegonak leunduz, betiere elkarren errespetua baldin badago — iluntasunari damutu barik. Jakina, argia itzalita hobeto irudikatzen da munduko edertasun guztia geure gorputzetan txertatuta, perfektua ez dena ederra delako.
Xamurtasunez arituko natzaizu beste behin ere: ez dago geure maitasuna ordain dezakeen diru aski. Akaso lo egitea erromatikoa delako izarrak geure sabaia direlarik. Zeru sabaia.