Zertan da etorkizuna?
Zertan da etorkizuna? –
Etorkizuna” hitz bat da, kontzeptu bat, aditzaren formetako bat, baina berez inoiz ez dator bat zentzumenezko errealitate zehatz batekin. Zentzu horretan, etorkizuna ez da deus, inoiz ez da ezer izan.
Metafora batzuek buruak eta adimenak nahastu dizkigute, eta etorkizuna mundu errealean existitzen dela pentsarazi. Keith Seddon-ek denbora errekarekin parekatzen duena aztertu du. Gu erreka-ertzean gaude, edo errekaren erdigunean, orainaldian, uraren emanari so. Eskuinetik edo goitik datorkigu ura, eta ur hori erreala da, eta horri deitu izan zaio metaforikoki etorkizuna, etorriko zaiguna, etengabe etortzen ari zaiguna. Halako batean, ur hori pixkanaka guregana hurbildu eta gure parean edo inguruan egokitzean oraina izango da, etorkizuna orainaldi bilakatuko da. Ondoren, ezkerrera hartuko du uraren emanak, edo beherantz, eta iraganean amilduko da. Beraz, errekaren metaforaren arabera, denboraren hiru geziek dute gutxi gorabehera antzeko izate-maila, eta etorkizuna erritmo jakin batean gure orainaldira hurbiltzen ari da, halako batean orainaldi bilakatu, eta ondoren iragan izatera pasako da.
Ordea, metaforak metafora, etorkizuna zinez ez dago orainaldian baino; zehazki, etorkizunari buruz pentsatzen ari direnen gogo eta irudimenetan. Agustin Doneak zioen bezala, edozein etorkizun da beti oraingo etorkizuna.
Noski, horrek ez du esan nahi etorkizunak mundu errealean efektu errealak ez dituenik. Jendeak etorkizunera begira buruan duenak eragin handia du orainaldian, eta izango du etorkizuneko orainaldian. Baina ez dago jadanik osatua legokeen etorkizunik, igarleek atzeman lezaketena, erritmo jakin batean hurbiltzen ari zaiguna; eskuineko edo goiko ura bai, jadanik badabil, badatorkigu, baina ura ez da denbora, baizik denboraren irudia.
Zertan da etorkizuna?
Caixo Marcos,
Aspaldico partez, hemen iruzquin bat eguiteco gogoa ekarri derautan post bat aurquitu dut, çuri esquer. Ethorquiçunaren gaia euscaldunoc lanceque dugun gaia deritzot. Eta gai importanta da.
Çu philosopho içanic, uler deçaqueçu aguitz onsa nola, Wittgensteinec eracutsi beçala, hizcunça den norbere munduaren irismenaren neurria. Horretan, onsa adiarazten duqueçu ecen, ethorquiçuna aditzaren forma bat den, ceina nehoiz ez baitathorque bat cençumenezco realitate cehatz batequin.
Ethorquiçunaren existencia reala eztabaidagarri deritzot. Aiphatzen duçu authore batec dembora nola erreca batequin comparatzen duen. Hor interessant beguitandu çait, escuinetic ezquerrerateco noranzco hori. Nere ustez egoquia dateque. lerroa escuinetic ezquerreranz eracusteac nolabait demborac « atzera » eguiten duela adiarazten du, eta ança denez, hori da çucenena.
Ethorquiçuna orainean ikus deçaque guiçaquiac, baldin eta ikus badeça : hala dateque. Eta ethorquiçunerat beguira dagoenac eraguina du orainaldian, berce nehorc ez.
Azquen honec gogora ekarri deraut euscal philosopho baten storio ttipi bat ceinean elkarrhizquetatzaile batec bere vicitzaren repassoa eguin ondoren galdetzen deraucon ea bere iraganaren autovalorationea nolacoa den, ona, escasa… Eta berac eraçuten duen : -Ez dakit cer erran. Orain pensatzen ari naiz joango naicela Madridera dembora batez nere projectuaren gestione batzuc burutzerat, eta ondoren Greciarat joango naiz, eta han installaturen naiz projectua gauçatzecotz ».
Elkarrhizqueta honetan argui ikus daiteque ethorquiçuna eta joanquiçuna. Philosopho honi bere joanquiçunac borz axola ceraucon, bacarric pensatzen çuen ethorquiçunean, eta han jarduten çuen.
Ethorquiçunac ez du certan bat ethor existencia realarequin, ceren utopia baicic ez baita. Eta hizcunçaren importanciari helduz, erran behar da euscarac baduela bere « atout » bat, içan ere, bere structura grammaticalean osso onsa berheizten du ethorquiçuna eta joanquiçuna. Gauça cein berce inguruco hizcuncec ez baitute eguiten euscarac beçain onsa.
Euscarac berheizten ditu ekinça sensorialac eta ekinça mentalac. Ekinça sensorialac realitatean jocatzen dira. Norcberac bere cençumenetatic jassotzen dituen informationeen ondoren eraiquitzen dira garunean irudi batzuc. Hori dateque realitatea. Bainan ekinça mentalac guiçaquiec imaginatzen dituzte, eta euren ekimen activoaz bilhaca daitezque realitate, ala ez.
Hor dagoque ethorquiçunaren (mentala) eta joanquiçunaren (sensoriala) arteco harreman hori. Ekinça sensorialac adiarazten dira indicativoarequin : cantatuco, cantatzen, cantatu (du). Bethi adiarazten dira aspectuarequin. Aldiz, sensoriala ez baicic eta mentala dena aspecturic gabe adiarazten da : canta, eta erabilcen diren aditzac cerbait ezberdinac dira : deça. Canta deçaque, canta badeça, deçanean…, bethi ere ethorquiçun factibleençat, eta canta leçaque edo baleça posible baicic ez direnequin.
Horrela, ikus daiteque nola euscarac ethorquiçuna eta joanquiçuna perfectuqui berheizten dituen.
Bi futuro motha berheiz daitezque. Bat joanquiçunean dago. Hilco gara. Hori jada reala da. Bestea aldiz, norbere ekinçaren araberacoa da. Ethor daiteque, baldin eta hori eguiten badut. Ethorquiçuna norbere irudimenaren eta bere ekinçaren araberacoa da.
Bucacortassunaren inguruan, ba ez da arguia ere hori. Ni hilco naiz, bai, baina nere ekincec utzi duten memoria iraunen dute, ala ez. Ecin da eçarri. Gu orain garena iraganaren ethorquiçuna da, gure ethorquiçuna gure ekincen araberacoa içanen da. Bacarric iragana ikussiric ez dagoque ascoric eguiteque, bainan çorionez bethi aguercen da norbait ethorquiçuna imaginatu eta creatzen duena. Hori da, nere usthez, orainean viciric seguitzeco ecimberceco baldinça.
Hau da, nere uste aphalean, iracasleec ikastetcheetaco ikasleei helaraci behar lieçequeen meçua. Bainan cembat iracasle dira hau ulerceco gai ?
Adeitassunez
Alexandre
Arratsalde on, Alexandre:
Pazientzia, otoi, zeure testua lehen kolpean ulertzeko gaitasuna ments dugunokin.
Hain da aberatsa zure iruzkina, hainbeste dira planteatzen dituen arazoak, nire erantzuna desordenatua eta galderez josia baitator, dizipuluak maisuari egiten dizkion galderen musikarekin.
1-Diozunez, euskal aditzak bereizten ditu batetik joankizuna, “ekintza sensoriala”, eta bestetik etorkizuna, “ekintza mentala”.
Bereizketa hori bere estruktura gramatikalaren baitan ei dauka euskarak. (Grekoak ere bai?)
Errealitatea adierazteko, aspektua darabil euskal aditzak; aldiz, gogoan baino ez dagoena aspekturik gabe adierazten du, modu bitan: “deza” erabilirik, faktiblea denean (kanta dezake, kanta badeza, kanta dezanean…); eta posible baizik ez denean, “leza”: kanta lezake, kanta baleza…
Euskal aditzak nola bereizten dituen erreala, faktiblea eta posiblea, XVI mendeko euskal aditzari buruzko Lafonen liburuak dakar? Etxean daukat, baina ez dut aurkitzen. Merezi du bilatzen jarraitzea? Bestela, ezagutzen duzu bereizketa hori luze eta ganoraz azalzen duen libururik?
2-Uste dut joera dugula pentsatzeko joankizunaren eta etorkizunaren arteko bereizketa hori bere estruktura gramatikalean ez daukan hizkuntzaren hiztunek bestela desberdinduko dituztela. Ordea, hizkuntzen arteko antza bezain txundigarria da hizkuntzen arteko aldea, eta seguru egongo dela hizkuntzaren bat bereizten ez dituena zentzumenen bitartez jasoa eta erreala eta ziurra, batetik, eta, bestetik, irudimenezkoa eta posiblea. Ba omen daude hizkuntzak ez dutenak ez soilik “denbora” hitza; gainera, aditzean ez dute inongo markarik iragana, oraina eta etorkizuna bereizteko. Pentsatzekoa da hizkuntza horien hiztunen mundua eta gurea oso desberdinak izango direla.
Alexandre, zeuri ere nabarmena iruditzen zaizu gramatikak mundu-ikuskera eta pentsamendua bideratzen duela, are determinatzen, Wilhelm Humboldt, Nietzsche, Heidegger, Wittgenstein, Txillardegi eta Lera Boroditsky-ren ildotik?
Orduan, nondik nora fida gaitezke euskaratik hizkuntza horietara eta alderantziz egiten diren itzulpenez? Ez dira galtzen ñabardurak baizik? Zein neurritan da traditore edo berrasmatzaile traduttorea? Pujanak ederto euskaratu zuen Politeia, ezta?
3-Esan liteke euskal hiztunok inguruko hizkuntzen eraginagatik, indoeuroparrek ezarritako uniformizazioagatik, galdu dugula erreala, faktiblea eta posiblea berez eta ohartzeke (euskarak berak ematen baitzigun, gure aldetik inongo esfortzurik eskatzeke) bereizteko ohitura, eta ondoren geldika-geldika baita gaitasuna ere?
Ez ote zaio hain zuzen indoeuroparrengandik etorriko euskaldunari bereizketa hori, aditu askok sumatu baitu euskal aditzaren garapenean inguruko hizkuntzen eragina?
4-Alexandre, zuk “joankizun” darabilzu, batetik, iragan esaten duguna adierazteko, eta, bestetik, derrigorrezko etorkizuna adierazteko, besteak beste heriotza, “jada erreala delako”. Hau da, joankizuna erremediorik ez duena litzateke.
“Etorkizun” deritzozuna, ostera, gure irudimenaren, ekintzen eta sormenaren araberakoa dela diozu; alegia, filosofo helenistikoen bereizketa erabiltzearren, joankizuna gure esku ez dagoena da, eta beraz hobe larregi kezkatu barik; eta etorkizuna gure esku dagoena, gure irudimen, sormen eta ekintzen esku. Ondo bizitzen ahalegintzeko, hau da, etikari ekiteko, joankizuna ahaztu eta etorkizunean kontzentratu beharko genuke. Bat zatoz?
Adeitsuqui (bertzeak lerrakeen bezala)
Caixo Marcos!
Mila esquer çure arretagatic.
Lafonen liburuari dagoquionez, çure iruzquina iracurri ondoren bilhatu nuen sarean, eta bere thesia aurquitu nuen. Pare bat orduz, gainetic beguiratzen aritu nintzen, eta hainbat gauça interessant ikussi nituen. Bainan uste dut ez duela behar beçala euscal aditzaren egitura açalcen. Bide batez, uste dut orain dela osso guti arte ez dela egin ondo, edo hobe erranda: gaurco paradigma scientificoen araurat.
Içan ere, iduritzen çait euscaran gainonceco hizcuntzen egiturac açalcen saiatzen ohi cen, eta da, comptutan hartu gabe ecen, euscarac berce structura bat daducala. Structura horren analysia eguin çuen Jakinça Baitharen “Paideia” sailac. Baina Eracunde “mainstreamec” seguitu dute iraganeco modeloequin. Horrela jarraitzen du “euscarac” hain “çaila” içaiten, eta euscararen profesionalac orocorrean, edo “saltimbanqui” batzuc dira, edo personage grisac, bethi ere tribu moduco functionamendu batean. Nere ustez, euscara Acacademiaren eta Ceruetaco ministroen dictaduratic ascatu behar da.
Orain dela osso guti arte ez cen berheizten dembora objectivatua, cençumenen bitartez igarcen duguna, eta objectivatu gabeco dembora, bacarric irudimenez imagina daitequeena. Philosophiaren Historian urrhatsac eman içan dira Platonen eta Aristotelesen conceptioneen arteco eztabaidan. Descartesec dembora lerro bat beçala eçarri çuen, eta hori içan cen paradigma “scientificoa” dembora lucez. Bainan Physica Berriarequin, XX mende hassieran dembora berce gauça bat cela ikussi cen.
Physica Berriac, philosophiac, scienciac, eta ondorioz realitatearen ulermen guztiac grecoec asmatu pensatzeco eran garatu dira. Eta aguian hori hala guerthatu da ceren grecquera çaharrac bai berheiten baitu, euscarac baino ñabardura guehiagorequin, Physica Berriaren conceptione ossoa.
Euscarac osso ondo berheizten du ere, gainonceco hizcuncec baino cehatzago. Eta grecquera çaharrac dituen forma batzuc daduzca ere. Bainan orain dela guti arte, ez da ikertu, eta ikertu denean, ondorioac arguiac içan arren, paradigma berri batec beçala, aurreco paradigmaren crissitic atheraco da. Orain nere ustez, euscararen paradigma aldaqueta historico baten atharian gaude.
Ez da gauça ephaitzea iraganeco ulermenac. Aldi bacoitzean recurso batzuc daude, eta hala interpretatzen dira gauçac. Orain recurso berriac daude, et hor Krutwigen eraguina ecinukatuzcoa da, nahiz eta bethi saiatzen dira euscararen gerifalteac hori inexistenciarat condamnatu nahiean.
Krutwigec erran ceraucon jada Chillardegiri, chit importanta cela grecquera çaharra ikastea, eta euscaraz physicari buruz aritzea. Beitu nola gauden!!! Manu Ercillac açalcen du nola Krutwigen aburuz, euscaldunoc gainonceco herriec eguin duten procesu humanista eguiteque dugula oraindic ere. Krutwigec eguin çuen Physica Berriari buruzco euscarazco lehen textua, eta Egan aldizcarian publicatu çuen 1961 urthean.
Krutwigec ethorquiçunari emaiten ceraucon importancia handia, eta compturatu cen Physica Berria eta demboraren conceptione berria behar beçala pensatzecotz, grecquera çaharrarequin baterat, euscara dela gaurcoz, Cyberneticaren Aroan, technologia logicoric egoquiena. Hori açalcen du nahico argui, berceac berce, Vasconia Año 2001 Computer Shock bere ensegu-liburuan (1984).
Horrequin baterat, Jakintza Baitha elkartean, “Paideia” saileco helburuetan bat euscararen structura euscaratic aztercea eta argui definitzea cen. Horretan aritu ciren, eta han lana batez ere Josu Lavinec eguin çuen.
Ondoren, 2013tic honat, Lavin hemen ZuZeun hura açalcen aritu da. Comptuan har, Marcos, paradigma berri haur ez dela ondino sartu mundu academicoan, beraz, bybliographiaric, refferenteric… ez da aurquitzen. Bai topa daitezque gauça interessantac, baina iraganeco paradigmetatic eguinac. Ethorquiçuneco gazteen lana dateque hura.
Paradigma berria, momentuz Lavinec hemen postaratu duen blog erraldoian salseatuz eta ikassiz eguin daiteque. Ondoren, philologoec, euscalçaleec, etc., hura bybliographia cannonicoequin aldera deçaquete… Baina beitu lana dagoela ondino ere!
Itzulpenequin problema bat dagoela, ba Krutwigec erraiten çuen Kant adibidez, francesera itzuli cenean akats larri batzuc ceudela, eta ondoren gaztelaniazco itzulpenetan, nola francesetic eguin ciren, hala akats haiec reproducitu eta acats berriac sartu cituzten. Duela guti litteraturaren sociologo batec açaldu cerautan, nola Francian eta, pensamendu mota bat garatu cen, Descartes delaric haren refferente nagussia. Modelo osso aristotelicoa da, eta catholicoa. Horretan realitatea bat da, fincoa, eta horretaz haraindi ecin deçaquegu ecer inteligitu. Bainan philosophiaren historian, ikusten duçu nola berce modelo bat dagoen, dei dieçogun germanicoa, eta hori platonicoagoa da, eta protestante ere, nahi baduçu. Horretan errealitateaz haraindi bai uler ditzaque batec gauça berriac. Hor lerro bat dagoque Kant, Schopenhauer eta Nietzche lotzen dituena. Seguruenic azquen haur ceuc nic baino hebeto açal ceneçaque, ceren nic maila hartan colore eta forma abstractu batzuc baicic ez bainaiz iristen ikusterat. Bainan bai ulertu nuen ecen, hizcunça allemanoan badira eurec garaturico conceptuac, cein ez baitira existitzen hizcunça latinoideetan.
Testamentu Berria euscaraz, maila gorenean eguin cen. Pensa eçaçu, Euangelioac grecqueraz idatzi cirela. Roma catholicoan erabaqui cen momentu batean “vulgatta” eguitea, euangelioac latinera itzuliz. Eta hala Done Geronimo da catholicoençat, itzulçaileen patroina. Latineraren versione vulgar harec ecin ceçaqueen adiaraz, versione original grecoec erraiten çutena.
Ondoren, allemaniar batec, Lutherrec aleguia, itzuli çuen versione grecoetatic, allemanorat. Hor Europan Allemaniac, natione beçala, aurrea hartu cerauqueon bere inguruneari. Hori ere guerthatu cen euscararequin, eta horren verificatzecotz, erreça da, eta Lavinec anhitzetan eracusten du ZuZeun. Har verset bat, eta comparatu hizcunça ezberdinen versioneac.
Hortic atheratzen dudan ondorioa da, euskara batu simplificatu eta vulgariçatuac tribu egoera batean mantencen gaituela, non gainerat saltimbanquien eta grissaillaren dictadura cultural bat jassan behar dugun. Bainan dictadura horren aparte, ethorquiçunari beguiraco euscal paradigma ossotoro gaurcotua eta operativoa daducagu ere, eta hori Krutwigi, Lavini eta berce lagun gutiei esquer da.
Euscararen structura behar beçala iracatsico balitz, haur da, naffarrerarena; euscara ossoa ascoz erreçagoa liçateque, euscal dialecto guztiac; ceren osso regularra baita bere oinharrian, nahiz eta erabilpenez formac alderatu diren batzutan. Orain hori jada badaducagu, eta ez Euscalçaindiari edo EHUri esquer.
Euscaraz oraingo paradigma scientificoac, philosophicoac, etc., naffarreraz pensa daitezque euskara batuaz baino hobequiago. Hori da guc daducagun atout bat ethorquiçunera beguira.
Bon, honequin ez dakit erançuten draucodan çure iruzquinari, edo galdegai berriac planteatzen. Edocein moduan gustura hemen çurequin philosophatzen.
Adeitassunez
Aletchu,
Gaurco commentario honengatic irabaci duçu Indiaco bi kilo luceco Leiçarraga bat.
https://zuzeu.eus/euskara/leicarraga-made-in-india/
Adeitsuqui