Zerk batzen gaitu, ipar eta hego?
Zerk batzen gaitu, ipar eta hego? –
Iparra-Hegoa 2017. Mugen gainetik Euskal Herria
Zerk bereizten gaitu, ipar eta hego?
…
Euskal Herriak muga ezberdinak ezagutu ditu mendeetan zehar, bai bere mugei dagokionez, baita bere barnean ezarri dituztenak ere. Hala eta guztiz ere, herria bizi da oraino; ez du biziraupena bermatuta, baina bizi da. Harresiak eraiki dituzten arren, herri honek batuta jarraitu du zenbait gauzetan. Baina zer da batzen gaituena?
Galdera horri erantzuteko antolatu zen mahaingurua aste honetan Seguran, Iparra-Hegoa astearen baitan. Eneko Bidegain, bezperan hizlari, aritu zen moderatzaile lanetan. Partaideak honatx:
Xamar: Garraldako (Aezkoa) Xamarrena etxean sortua 1956an. Irakaslea ofizioz, dibulgatzailea ekinbidez, euskararen historiaz erreferentziazko hainbat liburu idatzi ditu, hala nola, “Orhipean; gure herria ezagutzen”, “Orekan: herri eta hizkuntzen ekologiaz”, edo “Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza”. Azken liburu horretan oinarritutako izen bereko dokumental sorta gidatu eta argitaratu zuen.
Erik Etxart: ekonomilari lapurtarra, Zuberoa du bizitoki; euskaltzale eta abertzalea. Bertsolari, epaile eta gai-jartzailea ere bada.
Andde Sainte-Marie: Eskualdeko Kontseilaria, Landibarren laborari, abertzale ezkertiarra, Abertzaleen Batasuneko bozeramaile ohia. EH BAI-ko kidea.
Hemen duzue mahaingurua ikusgai. Denboraz bazabiltzate arreta eskaintzeko modukoa da, ezbairik gabe. Hurrengo batean zuen lagunen bat furgonetarekin asteburu pasa Bidasoaz gaindi joan eta kontu epelak esanez itzultzen bada, hemen duzue argudiategi bikaina. Txantxak aparte, gure herriko hamaika kontuen inguruan janzteko baliatu ahal da mahaingurua: Aezkoa, Baxenafarroa, ekonomia, hizkuntza…
Zerk batzen gaitu, ipar eta hego?