Zergatik hain oihartzun gutxi Frantziako prentsan?

Le Monden, adibidez, ez dago azaleko notizien artean. Le Figaron, oso azpira begiratu behar da ETAk hildako poliziaz zerbait irakurtzeko. Liberation egunkarian laugarren notizia da idazten ari naizen unean.

Alderatu orain Espainiakoekin. El Pais eta El Mundon notizia nagusienak hartzen dituzte Parisko polizia hilak eta honen hilketak sortutako erreakzioek. La Vanguardian ere garrantzia handia du.

Euskal Herrian

Bertako hedabideetan, abertzale ala unionista, notizia nagusia da. Berria eta Garak ezker abertzalearen adierazpenak eraman dituzte bertsio digitaletan gora.

Gauza bera Diario Vasco, El Correo eta EITBren kasuetan.

Frantzia: zergatik?

Zergatik ematen zaio Parisen gertatuko hilketa bati baina hain leku gutxi Frantziako egunkarietan? Hauteskundeak aurreko hain gertu izanak halako notizia bat itzaltzen du ala azken urtetan batek baino gehiagok aipatu bezala, berri hauei ausporik ez emateko erabaki politikoa al dute?

Kontrastea gutxienean harrigarria da, Malaprensak aipatzen duen legez.

Frantzia eta Espainia elkarren aurka komunikabideen irizpideei dagokionean

Irudia | Frantzia eta Espainia elkarren aurka komunikabideen irizpideei dagokionean | Ezezaguna | LGPL

Zer duzu buruan “Zergatik hain oihartzun gutxi Frantziako prentsan?”-ri buruz