Zergatik ez tokiko hedabideetan?

Zergatik ez tokiko hedabideetan? –

Jon Ander Ubedak Aiurri hedabidean.

Zergatik ez tokiko hedabideetan?

Beste hainbat gertaeratan bezalaxe, oraingoan ere tokiko hedabideak informazio publikoa zabaltzeko garaian aurretik ibili gara. Zergatik ez dute erakundeek, emergentzia kasuetan, tokikoa “Setting Agenda”n txertatzen?

Coronavirusaren inguruan, Nerea Azurmendi kazetariak astearteko Euskadik Irratiko Faktorian erakundeek zerbait gehiago egin dezaketela adierazi zuen: “Zerbitzu publikoek eta osasun zerbitzu publikoek bat egin behar dute herritarrekin… Irizpide argiak behar ditugu. PDF oso konpletoa dugu (Osakidetzaren) webgunean baina uste dut, gaur egun, neurri handirik hartu gabe informazio hori egon beharko litzateke markesinetan, irisgarri dauden tokietan…”.  Goizeko bederatzietako albistegia eta gero, ideia berari eutsi zion: “Ez da gauza handia behar. Gogorarazpenak garraio publikoan, autobusean… zero coma zero zentimo balio duten papertxoak dira, beste edozertarako jartzen direnak. Hedabide publikoetan, irrati publiko honetan zergatik ez dago orduoro hamar segunduko gogorarazpen bat? Oso gauza sinpleak dira, ez da demagogia. Gauza sinplea da”. Ohikoan bezala, adierazpen zentzudunak Azurmendirenak. Ideia horri helduz, zergatik ez zabaldu tokiko hedabideetara? 

Beste hainbat gertaeretan bezalaxe, oraingoan ere tokiko hedabideak aurretik ibili baikara. Aiurriren kasua azalduko dut (Eta Aiurrik baino gehiago eta sakonago landu dute gaia Goienan, Alean edota Anboton): Larunbat goizean Osakidetzako bideo argigarriak deskargatu eta webgunean albistea egin genuen. Bideo horiek sare sozialetan (instagram, Telegram, Facebook, Twitter) zabaldu genituen. Horra Aiurriko adibidea:

Andoaingo Udalak astelehen goizean zabaldu zuen informazioa –Eudeletik bidalitakoa–, Aiurrik argitara eman eta 48 ordura:

Astelehenean nazio mailako egunkarian Osakidetzak webgunean duen argibideak biltzen dituen posterra (PDFan aurki daiteke, Osakidetzaren webgunean) publizitate moduan agertu zen:

Zergatik ez tokiko hedabideetan?

Tokiko hedabideak kontutan hartu behako lirateke, horrelakoetan. “Setting Agenda”n txertatu behar dituzte tokiko hedabideak, duten irismena handia delako. Larramendi Bazkundeko kide batek behin baino gehiagotan errepikatzen didana, argigarria da oso: Aduna, Asteasu, Larraul, Zizurkil, Amasa eta Villabonako baserri eta landa eremuan azken 25 urtetan etxe eta baserrietara iritsi den paperezko euskarazko hedabide bakarra Aiurri da.

Harpidetza sistema bitartez dozenaka etxe eta baserrietara iristen gara, 1994an hasita.

Azken urteotan tokikoon sare sozialen bitartez (Instagram eta Facebook, bereziki), adin segmentu zehatzean lortzen ari garen irismena gehitu ieaziozue.

Tokikoon eraginkortasunaren adierazle bi dira. Eta egon badira gehiago.

________

Hona gaia lantzen ari diren tokiko hedabide zenbait:

TOKIKOMek hori guztia mapa interaktibo batean bildu du:

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.