Zergatik eskatu dizkion 1513 milioi Espainiak Nafarroari
Nafarroako Gobernuak 1513 milioi € inguru zor ei dizkio Espainiakoari. Edo hori erreklamatu dio behinik behin Cristobal Montoro ministroak Yolanda Barcinak zuzentzen duen exekutibari. Baina zertan datza kontuak? Hona hemen Nafarroako-VolksWagen aferaren tram(p)a 5 gakotan azaldua.
Nafarroa-VolksWagen tram(p)a 5 gakotan:
- Nafarroako VW-ek Nafarroan egindako autoak Kataluniako enpresa komertzial bati, Vaesa filialari, saltzen zizkion.
- VW-ek BEZa kataluniako enpresa horri kobratzen zion. Eta BEZ hori Nafarroako ogasunean ingresatzen zuen: Dirutza erraldoi bat.
- Vaesa filialak Nafarroako VWri erositako ia dena esportatu egiten zuen. Eta BEZa Espainiako Ogasunean aitortzen zuenean, itzultzeko tokatzen zitzaion, Nafarroako VWri ordaindutako IVA guztiagatik.
- Espainiako Ogasunak BEZ hori dena itzuli egiten zion beraz
- Nafarroak BEZ guztia ingresatzen zuen bere ogasuneko altxorrean, Espainiar Estatuan saltzen baitzuen VW-ek.
Nahiko argi dago ezta? Orain ikusi beharko Nafarroak sartutako ziriak bueltarik ba ote duen. Nola kudeatzen duen UPNk hankasartzea. Ez ote doan Foru Komunitatea bankarrotara.
Albistea hedabideetan
Argia (Xabier Letona): Zer gertatu da Nafarroan?
Berria (Joxerra Senar): Estatuak hordago Nafarroari
Diario de Navarra: Barcinak Montorori haserre
Oier, UPNren hankasartzea diozu. Nik ez dut uste hankasartzea denik. Sistema berezi hau ustez Nafarroako eta Espainiako gobernuen artean adostua zegoen. Gauza da, orain eta bat-batean, Madrilek erreklamazio hori jarri duela. Arrazoia? Ba hainbat hipotesi daude. Batzuek uste dute PP eta UPNren errepresentazio bat dela, antzerki hutsa, azkenean dena dagoen bezala uzteko eta alderdi horiek “Nafarroaren salbatzaile” bezala agertzeko. Ezin dugu ahaztu foru hauteskundeak gertu daudela eta UPNk aukera handiak dituela foru jauregia uzteko. Denborak esango digu gauza nola bukatzen den. Azkenean, Nafarroak dirutza hori itzuli beharko balu ondorioak oso larriak izango lirateke nafarrondako.
Konua da Barcina eta beraren arrekoak probintzia bakarreko autonomia baten buru baino ez direla izan, eta ori baino askoz ere haragako handinahikeriaz gobernatu dutela.
Estaduak ezin du legea urratu gabe BEZa barkatu inori. Ez du inolako akordiorik balio.
Esportatzen diren beribilak ez dute BEZa pagatzen beraz Nafarroa berarena ez dan diru batekin gelditu da urte luzez, ta urte guztietakoa eskatuko baliete, milaka milioi gehio izango zirn ordaindu beharrekoa. Nafarroak gobernuari ordaindu beharrekoa.
Gero beste modu batez konpontzen badute (hau da Nafarroari ez dagokiona ematen),Barcina salbatzaile bezala agertu ahalko luke, baina legea urratzen konponduko lukete hori, Nafarroari ez dagokion dirutza emanez.
Ta PSOEk urte luzez gobernu zentralan egonda, honen erantzule zuzena ere bada.
Sugar, Nafarroa eta Estatuaren arteko Hitzarmenean adostuta dauden akordioen legezkotasuna zein den ez dagokizu zuri epaitzea, nik dakidala.
@nafar
Irakurri al duzu delako Hitzarmen hori?
cfr. http://boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1990-31117
3. artikulua eta 32.-34. artikuluak.
Irakurri al dituzu Oierren azalpenak?
Irakurri al dituzu Oierrek berak utzitako loturak?