Zergatik eman izena UEUk sustatutako graduondokoetan?

la foto-3UEUk 2014/2015 ikasturterako UPV/EHUrekin elkarlanean sustatu dituen hiru graduondoko aurkeztu ditu, horietatik bat, Agroekologiarena, berria. UEUren ildo estrategiko nagusienetako bat da goi-mailako formakuntzaren euskarazko eskaintza sustatzea, euskal gizartearen formazio eta hizkuntza beharrei erantzun eta Euskal Unibertsitatearen ildoa indartzeko asmoz.

Guztira, UEUk hiru graduondoko eskainiko ditu UPV/EHUrekin elkarlanean datorren ikasturtean:

 

Zergatik izena eman graduondoko hauetan?
Ibon Idoiagak eta Patricia Jorgek, Itzulpegintza eta Teknologia graduondoko aurtengo ikasleek, beraien esperientzia kontatu digute.

 

Ezaugarriak:

  • Diziplinartekotasuna
  • Gaurkotasuna
  • Praktikei garrantzi berezia, bukaerako proiektuen bitartez
  • Sarearen erakusle, sektoreko enpresekin eta erakundeekin elkarlanean
  • Graduatu berriak eta profesionalak elkarlanean aritzeko asmoarekin

 

Informazioa, izen ematea eta matrikula:

  • Informazioa: www.ueu.org
  • Izena emateko epea: irailaren 19ra arte. Nolanahi ere, data horretatik aurrera ere matrikulatzeko aukera egongo da.

 

Dirulaguntzak:

Gipuzkoako Foru Aldundiak UEUren graduondokoen lerroa babestuko du hainbat dirulaguntza emanez. Laguntza hauek graduondoko hauetan izena ematen duten gipuzkoarrentzat dira, kreditua agortu arte (4.000 euro).

 

 

Argazkian (goitik behera eta ezkerretik eskuinera): Ibon Idoiaga, Patricia Jorge, Iñaki Alegria eta Iñaki Antiguedad (Agroekologia graduondokoaren zuzendaritzako kidea).

Zergatik eman izena UEUk sustatutako graduondokoetan?

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)