Zerga aitorpenaren laukitxoak

Zerga aitorpenaren laukitxoak –

Urtero bezala, apirila iristerakoan, Foru Ogasunaren aurrean gure zerga aitorpena aurkezteko betebehar saihetsezina daukagu. Eta urtero bezala Eliza Katolikoa, bere betiko ildoa jarraituz, berriro ere elizaren laukitxoa markatzeko publizitatez josiko gaitu alde guztietatik, horrela gure zergen %0,7 jasoko bait luke, edo beste aukera bi laukitxoak markatzea (Eliza katolikoena eta gizarte helburuenekoa), zeren eta azken hautu honetan gure zergen %0,7 ber-bera jasoko luke eta beste horrenbeste (hau da beste %0,7)  gizarte helburuetako izango litzateke. Hau dela eta Laikotasuna Elkarteak,  herri iritzi  aurrean gai honi buruzko gure aburua aurkeztu nahi dugu eta zerga aitorpenean BI LAUKITXOATETIK EZ BATA ETA EZ BESTEA ez markatzea dela, ezta elizarena ezta gizarte helburuena.

Zerga aitorpenaren laukitxoak
Irudia: nabascusi

Eliza katolikoak egiten duen propagandan, gizarte laguntzan egiten duen lanean sustatzen duzula dio. 2023. urtean Eliza Katolikoak 382 miloi jaso zituen horretarako. “Elizaren Xarekin” jasotzen diruaren %80a eliza  hierarkiak, apaizen eta gotzainen soldatak eta gizarte segurantza gehi antolakuntza kostuak ordaintzeko erabiltzen ditu. Eliza katolikoak propaganda engainagarriaz baliatzen da bere diru-bilketa gizentzeko. Zergatik ematen zaion diru saritik 5,3 miloi xahutzen ditu  jendeari sinetsi arazi nahian jasotako dirua elizaren gizarte laguntzarako erabiliko dela. Zerga-ordaintzaileak  jakin behar dute Espainiako Gotzainen Biltzarrak 2023ean aurkeztu zuen urteko kontuen txostenean ez dela aipatzen euro bat bakarra horretan eralgia. Gainera, Eliza-Estatua akordioen arabera, diru-kopuru hori ez du Gipuzkoako elizak jasotzen, baizik eta, Ekonomia Itun sistema  aplikatuz eta kupo bidez, oso-osorik Espainiako Estatuari transferitzen zaio, Espainiako Elizari emateko.

Euskal gizartea gehiena ez da katolikoa, ezta fededuna ere. 1987ean euskal biztanleriaren %81k katolikoz zeukan bere burua. Alabaina azkeneko 37 urtetan kopuruak beheraka egin du erabat. 2024ean argitaratuko azken estatistika datuen arabera, biztanleriaren %45,30 aldarrikatu zuen katolikoa bere burua, hauetatik soilik %12,90 praktikatzaileak zirelarik. Apurka-apurka gertatutako sekularizazioak argi eta garbi adierazten du behingoz amaitu behar dela eliza katolikoaren abantaila honekin. Hain zuzen, jada 70. hamarkadan, eliza katolikoak hitza eman zuen ez zela gution diruaz baliatuko, geroztik bete ez duen hitza. Gainera PFEZaren bidez biltzen dituen 382 milioiak, era batera edo bestera Eliza katolikoak Estatutik urtero jasotzen  dituen 11.600 milioiekin erkaturik ahuntzaren gauerdiko eztula baino ez dira, adibide zenbait zerga ordaintzeaz salbuetsia egotearekin, bere enpresa lanetan irabaziak ez aitortu beharrarekin, diru hau erabat  kontroletik at dagoelarik inolako gardentasun barik. Ez aipatze arren 100.000 ondasunetik gora immatrikulatu izanak sortzen duen gaizpideak… Erlijio konfesio partikularrak batek dituen abantaila hauek, ez dute bat egiten bere burua akonfesionala aldarrikatzen duen Estatu batekin.

Hori guztiagatik Laikotasuna elkartetik irmo eskatzen dugu zerga aitorpenetik solidaritatearen aurkakoak diren bi laukitxoak kentzea. Eta kentzen ez dituzten bitartean  EZ BATA ETA EZ BESTEA EZ MARKATZEKO: ez Eliza katolikoaren eta ezta ere “gizarte helburuena”

“Gizarte helburuena” laukitxotik jasotzen denaren %35-40 Eliza katolikoarekin lotura duten erakundeentzat izaten dira. Hortik Eliza katolikoak bere publizitatean bi laukitxoak markatzeko adierazten duen interesa, horrela bietatik lortzen baitdu diru publikoa. Egia da jende askok laguntza behar duela. Egia da baita ere boluntario asko daudela besteen bizitza goxatzen laguntzen dutenak. Baino gure iritzian zerbitzu publiko lagungarriak era unibertsalean kudeatuko dira soilik botere publikoa arduratzen bada, bere beharretara egokitutako aurrekontuekin. Erakunde pribatuen edo norberaren borondate onaren menpe daudenen eskuetan uztea pribatizazio eta kanpoko kontratuen politikak sustatzea da, karitatearen azoka zabaltzen dutenak, gehien bat erlijioen eskuetan.

Beste gauza bat da erakunde partikularren edo GKEen izaera, gizarte helburuko hainbat eginkizunez arduratzen direnak, interes orokorrekoak izanik bere baliabide eta emailenak ezik  administrazioaren kontrolpean laguntza publikoak jasotzea, ekonomikoa edo gaietan, gardentasun osoz kudeatuko direnak.

Gai honi buruz zera bakarra geratzen zaigu esateko, nahi duenak bere dirua eliza katolikoari edo GKE zehatz bati edo gizarte erakundeari, egin dezala nahi duen adina baino bere patrikatik, dagokion zergak ordaindu ondoren modu gehigarrian, guztiona den aurrekontu publikoetatik dirua kendu gabe.

Alde horretatik, Iparraldeko biztanleen egoera berean egotea gustatuko litzaiguke, 1905etik Frantzian dagoen eredua Eliza eta Estatua bereiztea baita. Elizak ez du Estatuaren dirulaguntzarik jasotzen, eta fededunen dohaintzen mende dago soilik,  zergen aitorpenean elizari buruzko aipamenik egin gabe.

Uste dugu aukera solidarioena INOLAKO LAUKITXOA EZ MARKATZEA DELA, zeren hori da biderik ziurrena zerga orok guztiena den kutxan geratzeko, gero denon intereseko diren benetako beharretan era errealistan banatzeko.

Amaitzeko datu hau azpimarratu nahi dugu, 2023ean Gipuzkoan aurkeztutako zerga aitorpenetik soilik %17,48ak markatu zuen eliza katolikoarena.

Jarrai dezagun bide horretatik!!!

Zerga aitorpenaren laukitxoak  Zerga aitorpenaren laukitxoak  Zerga aitorpenaren laukitxoak

Laikotasunaren aldeko kolektiboa. laikotasuna.org

Zer duzu buruan “Zerga aitorpenaren laukitxoak”-ri buruz

  • Guztiz bat nator esandakoarekin.

    Zergatik izan behar du Eliza katolikoak pribilegio hau ere? Zergatik dago laukitxo hori Eliza katolikoaren aukerarako, eta ez beste edozein gauzatarako?
    Ze, gai sozialetarako bigarren laukitxoa sortu zen, hain zuzen ere, Elizarena ez kentzeko.

    Fuera bi laukitxoak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude