Zerga aitorpena eta elizaren laukitxoa
Zerga aitorpena eta elizaren laukitxoa –
Urtero bezala, apirila iristerakoan, Foru Ogasunaren aurrean gure zerga aitorpena aurkezteko betebehar saihetsezina daukagu. Eta urtero bezala Eliza Katolikoa, bere betiko ildoa jarraituz, berriro ere elizaren laukitxoa markatzeko publizitatez josiko gaitu alde guztietatik, horrela gure zergen % 0,7 jasoko bait luke, edo beste aukera bi laukitxoak markatzea ( eliza katolikoena eta gizarte helburuenekoa), zeren eta azken hautu honetan gure zergen % 0,7 ber-bera jasoko luke eta beste horrenbeste (hau da beste % 0,7) gizarte helburuetako izango litzateke. Hau dela eta Laikotasuna-Colectivo por la Laicidad, herri iritzi aurrean gai honi buruzko gure aburua aurkeztu nahi dugu eta zerga aitorpenean BI LAUKITXOATETIK EZ BATA ETA EZ BESTEA ez markatzea dela, ezta elizarena ezta gizarte helburuena. Hona hemen gure arrazoiak:
- Eliza katolikoaren propagandak zera baieztatzen du, bere laukitxoa markatuz elizak egiten duen gizarte laguntza lanak babesten duzula. Engainuzko baieztapena, zeren laukitxo honen bidez elizak jasotzen dituen 358 miloi euroen erabilera ez dira karitateko zereginak, ezta sikiera gurtza edo antzeko lanekin lotutakoak. Espainiako Gotzainen Biltzarrak berak emandako datuen arabera, %80 bere apaiz eta gotzainen soldatak eta gizarte segurantza ordaintzeko dira. Beste %20 13TV eta antzeko proiektuak finantzatzeko erabiltzen da, adibidez eliz proselitismo kanpainak, abortuaren aurkakoak eta espainiar legeriak onartuak dituen beste hainbat eskubideen aurkakoak. “Caritas” erakundeari gutxi gorabehera 7 miloi ematen zaizkio (hau da PFEZ laukitxoan jasotzen duenaren % 2). Hau da gizarte laguntza lanerako gutxi samar. Gipuzkoako datuak begiratzen baditugu, konturatuko gara 2023an elizaren laukitxoa markatu zutenak, gehi bi laukitxoan markatu zituztenak 56.478 pertsona izan zirela (ordaintzaileen % 14,01) elizari 3.849.723 euro ordainduz. Intereseko datu gisara zera esango dugu 2017an eliza katolikoaren laukia markatu zutenak % 22,71 izan zen, beraz azken sei urtetan ehunekoak %8an behera egin du. Gainera, Eliza-Estatua akordioen arabera, diru-kopuru hori ez du Gipuzkoako elizak jasotzen, baizik eta, Ekonomia Itun sistema aplikatuz eta kupo bidez, oso-osorik Espainiako Estatuari transferitzen zaio, Espainiako Elizari emateko.
- Eliza katolikoaren finantzazioaz jarduten dugunean, ezinbestekoa dugu 1979 Espainiar Estatuak eta Vatikanoak izenpetu zuten hitzarmena aipatzea. Bertan elizari ordaintzen zaion diru sari hau DENBORALDIKOA izango zela finkatzen zen, hark bere BURUA MANTENTZEA lortu bitartean. Berrogeita bost urte beranduago hitzarmen hau bete gabe jarraitzen du, txandakatu diren gobernuak betetzeko eskatu gabe. Gaina ezin ahaztua da PFEZ aitormenaren bidez elizak jasotzen dituen 358 miloi euroak, osotasunean urtero jasotzen dituen 11.600 miloi euroenen zati txiki bat besterik ez direla. Adibide gisara zenbait zerga ez ordaintzeko eskubidearen bidez, edo immatrikulatu dituzten 100.000 ondasunen mantenuaz kultura ministerioa arduratzen delarik, diru publiko guzti horri buruz inolako gardentasun eta kontrolik ez dagoelarik
- Era berean Gizarte Helburuko laukitxoa ere EZ MARKATZEKO eskatzen dugu. Jasotzen denaren % 35-40 eliza katolikoarekin lotura duten erakundeentzat izaten dira. Hortik eliza katolikoak bere publizitatean bi laukitxoak markatzeko adierazten duen interesa, horrela bietatik lortzen baitdu diru publikoa. Egia da jende askok laguntza behar duela. Egia da baita ere boluntario asko daudela besteen bizitza goxatzen laguntzen dutenak. Baino gure iritzian zerbitzu publiko lagungarriak era unibertsalean kudeatuko dira soilik botere publikoa arduratzen bada, bere beharretara egokitutako aurrekontuekin. Erakunde pribatuen edo norberaren borondate onaren menpe daudenen eskuetan uztea pribatizazio eta kanpoko kontratuen politikak sustatzea da, karitatearen azoka zabaltzen dutenak, gehien bat erlijioen eskuetan.
Beste gauza bat da erakunde partikularren edo GKEen izaera, gizarte helburuko hainbat eginkizunez arduratzen direnak, interes orokorrekoak izanik bere baliabide eta emailenak ezik administrazioaren kontrolpean laguntza publikoak jasotzea, ekonomikoak edo gaietan, gardentasun osoz kudeatuko direnak. 2021. urtean 124.502 pertsona (guztietatik % 32) izan ziren gizarte helburuko laukitxoa markatu zutenak eta beste 28.433 (guztietatik % 7,27) bi laukitxoetan X jarri zituztenak, hau da ia 8 miloi euro.
Gai honi buruz zera bakarra geratzen zaigu esateko, nahi duenak bere dirua eliza katolikoari edo GKE zehatz bati edo gizarte erakundeari, egin dezala nahi duen adina baino bere patrikatik, dagokion zergak ordaindu ondoren modu gehigarrian, guztiona den aurrekontu publikoetatik dirua kendu gabe.
Alde horretatik, Iparraldeko biztanleen egoera berean egotea gustatuko litzaiguke, 1905etik Frantzian dagoen eredua Eliza eta Estatua bereiztea baita. Elizak ez du Estatuaren dirulaguntzarik jasotzen, eta fededunen dohaintzen mende dago soilik, zergen aitorpenean Elizari buruzko aipamenik egin gabe.
Uste dugu aukera solidarioena INOLAKO LAUKITXOA EZ MARKATZEA DELA, zeren hori biderik ziurrena zerga orok guztiena den kutxan geratzeko, gero denon intereseko diren benetako beharretan era errealistan banatzeko. Hau da Gipuzkoako ordaintzaile gehienak erabakitzen duten hautua, 2021ko zerga kanpinean 210.160 pertsonak hautatu zuten, aurkeztutako aitorpen guztietatik % 53,72 direlarik. Datu hau dela eta 2017ean inolako laukitxorik markatu ez zutenak % 17,88 izan ziren, hau da lau urtetan, ehunekoak % 36ean gora egin du.
Amaitzeko esan Gipuzkoa dela, estatu osoan eliza katolikoaren laukitxoa gutxiena markatzen den lurraldea. Jarrai dezagun bide horretatik!!!
Lotsagarria Elizak dituen prebenda guzti horiek gobernu batek ere ez amaitzea, XXI. mendean.
Inmatrikulazioen eskandalua nahikoa ez eta…
Gero errespetuaz eta ez dakit zertaz hitz egingo dute.
Nik aurten errenta aitorpenean elizaren laukitxoa markatuko dut. Beste aukera guztiak okerragoak iruditzen zaizkit.
Eta nola hain gizarte bitxian bizi garen, eliza katolikoak dituen prebenda bidegabe horiek ezabatu ordez, beste konfesioak hasiko dira beren prebenda zatiaren eske.
Hemendik gutxira elizari edo islamari edo budismoari eman nahi diozun galdetuko dute.
Eta ez, diru publikoa lortzeko beste bide batzuk daude.
Ez dut ulertzen. Gizarte batek hizkuntza bat eta kultura bat duen moduan, erligio bat du. Gure gizartearen erligioa, gure arbadoengandik datorkiguna, erligio katolikoa da. Arabiako errenta aitorpenean suposatzen dut egongo dela islamaren laukitxoa.
Eliza salbuespena beti: ikusten al duzu laukitxorik aitorpenaren 0.7 gure hizkuntzaren aldeko erakunde batentzat (adibidez, Euskaltzaindiari) emateko? Ez ezta?
Eta, ojo, nik ez dut hori nahi. Esan bezala, diru publikoa lortzeko eta banatzeko beste bide batzuk daude.
Tira… Esan genezake ere gure gizartean eliza katolikoa nagusi dela bertako sinismenak ezabatu zituelako eta jendea zigortu zuelako, ehunka sutan errez, eta horregatik zor historiko bat daukala gure herriarekiko eta, estatutik dirua jaso ordez, ordaindu egin beharko lukeela eragindako kaltea.
Zer iruditzen?
0.7 laukitxoa euskararentzat.. ez nuen hori inoiz entzun, 100eko laukitxoa esan nahiko zenuen… Izan liteke euskara baino lehen beste hizkuntza bat izatea hemen oso aspaldi. Ez dakit. Nik dakidana da orain euskara dela gurea eta gure arbasoena, eta gure kulturarena. Eta erligio kristaua dela orain gure kulturarena.
Eta zergatik ez du elizak baduen laukitxoa aitorpenean, kepa?
Hamar aldiz irakurri arren ez dut ulertzen gadera hau
Ah, bale… ea euskarsk zergatik ez duen laukitxoa… ba, euskarak 0,7 laukitxoa baino zerbait gehiago behar duelako. 0,7 laukitxoa karitaterako da. Euskarak karitatea baino zerbait gehiago behar du.
Ni haserrarazten nauena laukitxorik markatu gabe “woke” erlijioa derrigorrez finantzatu behar izatea da.
Kepa, karitatea da TreceTV finantzatzea? Artikulua irakurri baduzu, jakingo duzu Caritasera zenbat bideratzen duen Elizak… Karitatera ez.
Euskal elizbarrutiari laguntza bideratzea ondo iruditzen zait, lan handia eta ona egiten baitute. Aldiz haurren sexu aldaketak eta antzeko astakeria wokeak finantzatzea, ez.
Ondo iruditzen zait zuri ondo iruditzea, eta adibidez TreceTV lan handia eta ona iruditzea. Baina prebenda mediebalak amaitzeko garaia da.
Gizartea zeuek zaretela uste duzue era beraz zuen iritzia absolutoa dela uste duzue. Baina gizartearen parte bat zarete, zarata asko egiten duena, hori bai. Baina zaratarik egiten ez duen gizarte zatia ere badago, isilean. Beraz mediebala zer den zuk ez duzu finkatzen. Haurren sexu aldaketa operazioak finantzatzea ez nuke nahi baina zoritxarrez nire zergen zati bat hortara doa. Hori bai atzerakoia eta mediebala. Baina jasatea tokatzen zait.
Nik ez dut esan zergen bidez eliza finantzatu behar ez denik, ea irakurtzen dugun, mila aldiz errepikatu dut diru publikoa lortzeko eta banatzeko bideak daudela (elizarentzat eta gizarteko enpresa, erakunde eta pertsona guztientzat). Eta gero diru hori zertan gastatzen den, norberaren iritzia da gustukoa izan edo ez.
Onartzen ez dudana da elizak mekanismo pribilegiatuak (prebenda mediebalak) izatea. Eta bai, elizak prebenda mediebalak ditu, adibidez inmatrikulazioena. Hori XXI. mendean gertatu izana guztiz lotsagarria da.
Inmatrikulazioa, prebenda baino lege txapuzeroek sortutako zirrikituak dira, autonomoek zergak ez ordaintzeko erabiltzen dituzten ziriikituen parekoa. Legeak ondo egin behar dira. Eta lotsik balute, inmatrikulatutakoak itzuli herriari.
Ba, ikusten duzu, ez dutela lotsarik batere.
Zergak ordaintzeko zirrikutuak bilatzea eta aurkitzea hauta dezake, zorte handiagoz edo gutxiagoz, hala nahi duenak.
Inmatrikulazioena prebenda anakroniko gisa eman zitzaion Elizari, soilik estatuarena den ahalmen bat (lur edo eraikin bat honen edo haren izenean erregistratzeko ahalmena) eman baitzitzaion. Ze kasualitatea, Elizari, ez beste inori (bide batez bereak ez ziren lurrak ere eskuratuz)
Aznarrek egindako lege lotsagarri baten ondorioa izan zen eta lotsa gutxirekin baliatu egin zuten. Baina bada beste eliza bat, euskal eliza, hauek ere borrokan erdal elizarekin. Eliza hori da nire eliza.
Asko legoke esateko hain erosoa den eliza “txarrari” eta “onari” buruzko bereizketaz (denak baliatzen baitira lege eta prebendez. baina, ueno, ba zergen gaira itzuliz, zuk defendatzen duzun IRPFaren 0,7 hori dirudienez maite ez duzun erdal eliza aznariano inmatrikulatzaile horrek kudeatzen du (besteak beste TreceTVri emanez Caritasi baino 10 aldiz gehiago).
On egin.
Tira, eboluzioa dakusat hemen; orain arte Eizaren karratutxoa ez markatzeko argudio soilak konbentzitu ez duenez (moralki eta legalki ezinezkoa delako), orain laukitxo hori ez eta ez beste bat ere ez markatzeko eskatzen da, horrela oreka-irudia emanez. Finduz goaz…
Nik ez dut begi txarrez ikusten testu honen proposamen nagusia, baina zerbait argi dago: norberak bere sakeletik emanda ere, artikuluxka idatzi duenaren ideologia bera daukatenek zerbait topatuko lukete Elizari bolondres emandako diruaren kontra egiteko, Frantzian bezala, noski. Kontua ez da justizia soziala praktikatzea, Elizarekin akabatzea baizik. “Se os ve el plumero…”
Zergatik diot azken hau? Testuaren azken esaldiaz beste (“bide onetik goaz…”), Zapatero presidentearen garaitik posible delako beste eliza batzuk Katolikoaren sistema bera segitzea (mezkitek, adibidez). Zergatik ez dute egiten? Auskalo, baina katoikoen elikagai bankuetara doaz musulman txiroak laguntza bila… Bitxia, ezta?
Zergen kontura, Foru Ogasunek eta Gobernuak kobratzen dizkigun lerdokerien kontra aski egin dezakegu berba, 0’7 bat baino gehiago balio dizkigutenak (Broncano-ren kontrarua, futbolaren promozioa, hedabide publikoak…). Horiek guztiak kenduko nituzke nik, baina ara! Ez didate erabakitzen uzten…
Aitor, hemen bakoitzak du bere plumeroa, noski.
Eta gauza ez da jendea konbentzitzea ez dezan markatu elizaren laukitxoa. Nik behintzat kritikatzen dut laukitxoaren existentzia bera, Elizari emandako prebenda bat delako (rollo sozialen beste laukitxoa asmatu zen elizari berea ez kentzeko).
Zergatik ez du laukitxoa ekologiak? osasunak? euskarak? arkitekturak? beste edozerk?
Lehenago ere esan dut, zergen bidez jasotzen den dirua banatzeko bideak daude, eta elizak jaso dezake hortik dirua, beste edozein pertsona eta erakundek bezala. Gero, dirua nola gastatzen den eta zertan, gustukoa izango dugu edo ez, noski.
Baina kritikaten dena da soilik Elizari ematen zaizkiion prebendak eta pribilegioak (laukitxoak, immatrikulazioak etab.)
Ze pena, behin aitorpena amaituta eta bidalita irakurri dut artikulua. Eliza katolikoaren laukitxoa ez, bestea markatu dut, eta jadanik lar berandu atzera egiteko. Datorren urtean kontuan hartuko dut inon ez markatzeko.