Zerbitzu publikoen defentsan, fiskalitatea aldatu eta aberastasuna banatu!

Zerbitzu publikoen defentsan –

Eusko Jaurlaritzaren 2025erako aurrekontua 15.728 milioi eurokoa izango da, aurreko ekitaldian baino 700 milioi gehiago. “Aurrekontu hori EAEko kontuen historiako handiena da, eta “gaurko eta biharko Euskadi eraikitzeko” balioko du, zerbitzu publikoak, inbertsioa eta “komunitatearen zentzua” lehenetsita.” beraien hitzetan.

Zerbitzu publikoen defentsan

Gobernua pozik agertu da, inoizko aurrekonturik handiena aurkeztu duelako, baina ahaztu egin du aurrekontuei buruzko lehen eztabaida diru-sarrerekin zerikusia duela, fiskalitatea, alegia.

ESK-k eta STEILAS sindikatuok uste dugu premiazkoa dela eztabaida horri ekitea, gero eta  handiagoa den desberdintasun sozialari errotik aurre egiteko. Gure ustez, beharrezkoa da gero eta esku gutxiagoren menpe dagoen aberastasunaren metaketa lotsagabearekin amaitzea. Horretarako,  helburu nagusia gizarte orekatuagoa izatea izan beharko litzateke, pbreziarekin amaituko duen zerga-politika birbanatzaileekin. Onartezina da euskal gizarte aberats batek urtez urte pobreziaren gorakadari buruzko datu kezkagarriak biltzea, gutxi batzuk aberasten diren bitartean.

Jaurlaritzak, bere adierazpen publikoetan, aurrekontuetan egingo dituzten gastuei buruz hitz egiten digu, baina, esan bezala, ez dute kontuan hartzen askoz diru-sarrera handiagoa izan genezakeela fiskalitatea aldatuta, gehien dutenek gehiago ordainduta. Hala, Jaurlaritzak esan digu aurrekontuko 5.115,8 milioi baino gehiago Osasun arlora bideratuko dituztela, eta 3.247,5 milioi Hezkuntzara.

ESK-k eta STEILASek adierazi nahi dugu UNESCOren arabera, edozein herrialdetako hezkuntzan inbertitutakoak, gutxienez, BPGaren % 6 inguru izan behar duela. Eusko Jaurlaritzak egindako aurrekontua BPGaren % 4 ingurukoa da.

Hezkuntzari eskainitako aurrekontu-partida zehatzago aztertuta, esan dezakegu sailaren erreleboak ez duela funtsezko aldaketarik ekarri. Ekitatezko eta kalitatezko hezkuntza-zerbitzu bat sustatuko zutela uste zen, Euskal Eskola Publikoaren funtsezko izaera aitortuz. Hala ere, aurrekontu-proiektuan ez dago inolako zantzurik Eusko Jaurlaritzak konpromiso hori beteko duela pentsarazteko.

Itunpeko ikastetxeen finantzaketak gora egiten jarraitzen du. Hala, hezkuntza-itunei dagozkien partidak gora egiten jarraitzen du, eta, aldi berean, diru publikoa bideratzen da sexuaren arabera bereizten duten ikastetxeetara. Diru hori hezkuntza inklusibo ekitatiboa eta feminista sustatzeko erabil liteke, proiektu baztertzaileak eta gizarte-kohesioari ekarpenik egiten ez diotenak sustatu beharrean.

Segregazioaren ondorioak kaltegarriak dira gizarte osoarentzat, errendimenduaren adierazle orokorrak murrizten baitituzte, eta, gainera, gizarte desorekatuagoa eta ez kohesionatuagoa sortzen da, non desberdintasun sozial, ekonomiko eta kulturalak betikotzen eta areagotzen diren.

Osasun publikoari dagokion errealitatea ere ez da oso desberdina. Joan den urtearekin alderatuz, %4,7ko hazkundea izan da, beste partida batzuen oso azpitik.

Aurrekontu horiek ez dute balioko Osakidetzak lurralde honetako herritarrek merezi duten osasun-zerbitzua eskeini ahal izateko. EAJren eta bere gobernukide den PSEren politika pribatizatzaileei jarraipena emateko balio duten kontuak mantentzen dira.

Politika horien ondorioz, gure Lehen Mailako Arreta zatitu egin da, plantillak prekarizatu egin dira, eta enpresa pribatuek Premiazko eta Premiazkoa ez den Osasun Garraioaren Zerbitzua xurgatu dute. Enpresa horiek plantillak ustiatzen dituzte eta kontratazio-bladintzak behin eta berriz urratzen dituzte. Osasun Sailak, berriz, beste alde batera begiratzen du.

Aurrekontu hauek ez dituzte jorratuko, halaber, mugimendu feministak, besteak beste ESK eta STEILAS sindikatuekin batera, azaroaren 30ean Greba Feminista orokorra egitera eraman zituzten zaintza-beharrak.

Era berean, ez dute amaituko sektore publikoko langileen behin-behinekotasun eta prekarietate tasa handiarekin. Hau da herritarrei ematen zaien zerbitzu publikoaren kalitatearen isla. Ez dugu ikusten azken urteetan langile publikoen erosteko ahalmena berreskuratzearen aldeko apusturik, ezta sektore publikoa euskalduntzearen aldeko apusturik ere.

ESK-k eta STEILASek publikoaren aldeko benetako apustua egiten duten aurrekontuak eskatzen ditugu, gizarte-kohesiorako funtsezko zerbitzuak garatzea bermatzen dutenak. Horregatik, Eusko Legebiltzarraren aurrean mobilizatuko gara abenduaren 19an, 09:00etan.

Zerbitzu publikoen defentsan  Zerbitzu publikoen defentsan

Ezker Sindikalaren Konbergentzia

Zer duzu buruan “Zerbitzu publikoen defentsan, fiskalitatea aldatu eta aberastasuna banatu!”-ri buruz

  • Aberastasuna banatu? Eta lana? Azken hau ez duzue aldarrikatzen; bistan da zergatik. Eta presio fiskala igo. Zuen kontua oso aspaldikoa da. Gizakiaren historian hasieratik eman dena. Batzuek besteen lanaren bizkarrera bizi nahi izan dute. Noblezia, elizako jerarkia eta apaizak, terratenientiak, monarkia, politikoak, parasitoak, kaparrak, odolzurrupatzaileak eta abar. Baina zuen garaiak bukatzen ari dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude