Zer iruditu zaizu “Eskamak kentzen”?

Eskamak kentzen

Eskamak kentzen“Aitaren etxea” telesail laburraren ondotik eta betirakoa zirudien “Goenkale” amaitu eta gero, ETB1ek asteon estreinatu du “Eskamak kentzen”, fikziozko apustua.
.
Antza, ez zitzaion txarto joan saio berriari, 40.000 lagun inguru batu baitzituen telebista aurrean. Are, ETB1ek batazbeste izan zuen 1,3ko ikusle kuota ezagututa, zilegi da indartsu hasi zela esatea ere, 4,3koa erdietsi baitzuen; zahar eta gizonezkoen halako bi gazte eta emakumezkoak. Euskal hiztunen %10,4.
.
Egia da promozio faltarik ere ez zuela izan horretarako; Kantauriko hegaluze kontserba pote eta guzti.
.
Sare sozialetan ordea, oihartzun gutxi izan du saio berriak, eta izan duena ez da bat etorri telesaila goratzeko ala kritikatzeko orduan (pare bat iritzi dakargu azpira). Berriako telebista kritikarien artean, esaterako, Leire Palaciosen ekografia positiboa den bitartean kale egiten du Aritz Galarragarenean.

.

Kritikak kritika, zurea da hemen jakin nahi dugun iritzia. “Eskamak kentzen” zer iruditu zaizu?

.

.
.