Zer dio Obamak Eskoziako erreferendumaz?

obama

David Cameronekin batera egindako agerraldian, Barack Obama AEBtako presidenteak Eskozian egingo den erreferendumaz eta balizko independentziaz duen iritzia azaldu du berriki. Zer dio Obamak Eskoziako erreferendumaz? Bere arabera, “eskoziarrek erabaki beharko duten zerbait da, baina kanpotik begiratuta, egungo Erresuma Batuan gauzak ondo doazela dirudi”. AEBn interesa, aliatua den aldetik, Erresuma Batua indartsu, sendo eta batu -redundantziak redundantzia- mantentzea dela ere adierazi du.

Bestalde, Erresuma Batua Europar Batasunean mantentzearen alde agertu da.

Obamaren adierazpenetatik abiatuta, hedabide bakoitzak bere interpretazioa egin du. Katalunian esaterako, Villaweb-ek “Obamak eskoziarren erabakitzeko eskubidea defendatu duela” nabarmendu du. La Vanguardiak aldiz, Eskozia Erresuma Batuaren parte izaten jarraitzea nahi duela.

2 pentsamendu “Zer dio Obamak Eskoziako erreferendumaz?”-ri buruz

  • Bada garaia jende hau bere tokian jartzeko, zeren eta irudipena dut prestigio eta sona gehiegi ematen zaiola jendaia honen iritziari, baita ahoz gora AEB inperialista dela salatzen duen askoren partetik ere. Zenbatetan entzun dugu albistegietan “Times-ek zera esan du”, “The guardianen ustez…” eta orain “Obamak hau badio…” modukoak? Iritzi horiek besteenek baino balio handiagoa balute bezala, hobeak, “prestigiotsuak “.
    Hauek, inperio gisa, beren interesak dituzte eta horrek eramaten ditu posizio bat edo bestea hartzera: eskoziarren independentziaren kontra egotera eta ukraniar nazismoa defendatzera (baina azkeneko hau ez digute hala kontatuko , noski).
    Badakit agerikoa dela esan dudana, baina egiaren orduan, beti bezala, hauen iritziei koipea ematen. Bestela, zergatik diote kataluniarrek “Obamak eskoziarren erabakitzeko eskubidea defendatzen du”? “Eskerrak, bestela beharbada prozesu katalana bertan behera uztea pentsatu beharko genuke” adierazi nahian-edo? AEBren interes ekonomiko eta geoestrategikoak agerian utzi ordez, bere iritzia ezbaian jartzeko?

  • Krimea eta Ukraniako Ekialdeko autodeterminazio erreferendumak eta bere emaitzak ez dira Obamadrone-ren gustukoa izan eta Kieveko neonazi, tanke eta hegazkinak bidali ditu hango independentistak eta federalistak sarraskitzeko.
    .
    Ze desberdintasuna Kosovorekin !!!