Zer arraio esan zioten elkarri Urkulluk eta Borboikoak?
Gasteizko saskibaloi finaleko txistuak ikusi ez dituzun bakarra bazara ikusi bideoa arren. Eta, ikusi baduzu, konturatuko zinen Espainiako ereserkia bozgorailuetatik aditzen zen bitartean Juan Carlos Borboikoak zer edo zer esan ziola Iñigo Urkullu lehendakariari. Zer demonio ote?
- #diotenez Espainiako Erregea harri eta zur gelditu zen Buesa Arenako jendearen txistuak entzunda, ez omen zuen uste Urkulluk hain ospe txarra zuenik.
- #diotenez Urkulluren eta Borboikoaren ahotsak hain dira igualak Wert ministroa nahastu zutela.
- #diotenez Borboikoa doan bakoitzean partidako sarrerak garestituko dituzte, txistuen ikuskizunak eskari izugarria baitu
- #diotenez Urquijo virrey-ak txistu egin zutenak identifikatzeko eskatu du “terrorismoa goratu” zutelako
- #diotenez Urkullu Borboikoa baino zutunago egon zen ereserkia entzun bitartean
- #diotenez Lehendakariak ereserkiaren euskarazko bertsioa ikasita eraman zuen
- #diotenez Urkulluk komunera joateko baimena eskatu zion Erregeari
- #diotenez Hau guztia friboloegia da
Zer arraio esan zioten elkarri Urkulluk eta Borboikoak?
#diotenez Iruzkin dibertigarriena idazten duena irain eta laudorio muturrekoenekin sarituko dute
RT @zuzeu: Zer arraio esan zioten elkarri Urkulluk eta Borboikoak? http://t.co/sSVEVH2K