Zenbat txiokatzen dute euskaraz lehendakarigaiek?

Ez da gauza berria. Twitterren euskarazko komunitateari hauspoa emateko hizkuntza erabiltzea beste bide egokiagorik ez dago. EAEko hauteskunde atarian gaudenez, izan da lehendakarigaien twitterretako hizkuntzarekiko jarrerak aztertu duenik.  DeustoSareLab ekimenak urriaren 21eko hauteskundeen atarian ikerketa bat egin du. Hautagaien profiletatik haizatzen diren mezuak aztertu dituzte, tartean euskararen erabilera. Horrez gain, baita noiztik duten profila, zenbat jarraitzaile dituzten, zenbat mezu bota dituzten… Baina, goazen harira, zein hizkuntzatan haizatzen dituzte lehendakarigaiek mezuak?

Honatx emaitzak:

Gainontzekoek, Patxi Lopezek eta Antonio Basagoitik tartean, ez dute mezu bakarra ere igorri euskaraz.

Beste datu interesgarri bat:

Txio bakoitzeko jarraitzaile kopurua (jarraitzaileak/txioak):

  • Patxi Lopez: 126,6= 158.542 jarraitzaile/1.252 txio txio
  • Laura Mintegi:  21,3= 5.217 jarraitzaile/245 txio
  • Antonio Basagoiti:  11, 49= 24.785 jarraitzaile/2.157 txio
  • Iñigo Urkullu:  3,54= 4.425 jarraitzaile/1.250 txio
  • Mikel Arana:  1,11= 991 jarraitzaile/889 txio
  • Gorka Maneiro:  0,18= 4.718 jarraitzaile/25.200 txio
  • Aitor Urresti: 0,14= 980 jarraitzaile/6.690 txio

 

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

5 pentsamendu “Zenbat txiokatzen dute euskaraz lehendakarigaiek?”-ri buruz

  • Oso kezkagarria Maneirok erabiltzean Lopez eta Basagoitik baino euskara gehiago, kontutan hartuta antieuskaldunena dela UPD. Pozten naiz gutxienez EHBilduk euskaraz erderaz baino gehiago egiten duelako, baina orokorrean datuak oso larriak dira…

  • * “erabiltzea” esan nahi nuen

    • Nik ez dut alderik ikusten Maneiro, Lopez eta Basagoitiren artean, agian Maneiro euskaraz komunikatzeko gauza dela eta beste biak ez. Baina ez da nolanahiko aldea. Euskaraz ez dakien politikariari ezin zaio euskararen inguruko inolako kritikarik onartu, eta horixe eantzun behar zaio.

  • Gonzalorekin ados. Ez dakit zergatik onartzen zaien erdaldun elebakar aintieuskaldunoi euskararen inposaketaren inguruan darabilten diskurtso aurkeztezin bezain gaiztoa. Izango da hautagai euskaltzaleek ez dutela hizkuntz politikaren gaineko diskurtso antolaturik?

  • […] abian. Oraintsu argitaratu dituzte azterketaren emaitzak eta ZuZeu albistariak eman du horien berri “Zenbat txiokatzen dute euskaraz lehendakarigaiek?” izenburupeko idatzian. Baita Berria egunkariak ere, ondorio garbiarekin titulutzat: “Hautagai […]