Zein inkesta sinetsi (nahi) duzu?
Larunbat honetan zenbait komunikabidek hauteskunde inkestak publikatu dituzte. Garak eta El Paisek propio eskatu dute inkesta bat, El Correok, bestalde, Eusko Jaurlaritzak enkargatu duena. Hiru inkestek bat egiten dute hein batean: Hego Euskal Herriko lau indar politikoek antzeko indarrak dituzte hauteskunde hauei begira. Nor gailenduko den? Ezin jakin azaroaren 20 gauera arte.